Giza integraziorako elkartea den Loiolaetxea, Jesusen Konpainiaren Sektore Sozialeko obra bat da, Donostiako Gros auzoan kokatuta dagoena, eta arrisku egoeran dagoen jendearekin lan egiten duena, kartzelan dagoen Gipuzkoako biztanleei arreta berezia eskaintzen dielarik.

Nukleoa bizitza mixtoa (laikoak eta jesuitak eta hauskortasun egoeran dauden pertsonak) duen komunitatea da, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan lanean jarduten dena. Izaera komunitario hau da Loilaetxea beste programa batzuekiko desberdin egiten duena, harrera estiloa eta elkarbizitza familiarra eskainiz.   

Bere nahia, beste hainbat talde eta komunitateena bezala, espetxeari eta gizarte-bazterketari alternatibak sortzea da. Pertsonen sufrimendua gutxituko duten proposamenak. Aukera berriak aurkitzeko baliagarri izango direnak; baita porrotak, bizitza hautsiak, deserrotzeak.... bideratu ahal izateko bide berriak ere. Duintasuna, norberaren balioak, gizartearen onespena eta norberarekiko fedea berreskuratzeko proposamenak.

OnDoaN Topaguneak egitasmoarekin bat egiten du eta harekin kolaboratzen du gune eta ekintza bateratuen bitartez.

HOSPITALIDAD.ES Jesuitek abian jarritako proposamena da. Solidaritatearen kultura sustatzeko eta
migratzaile zein errefuxiatuen inklusioaren alde egiten du lan.

Harrera, elkarlana, inzidentzia, sentsibilizazioa eta hezkuntzaren bitartez, ulermen, laguntza, babes eta ongietorri gune bat sortu nahi du.

OnDoaN Topaguneak ekintza horietan kolaboratzen du, horietako batzuek aurrera eramateko espazioak konpartitzen direlarik.

HAZI ETA IKASI  

ESKOLA LAGUNTZA SOLIDARIOA 

Hazi eta Ikasi. Eskolatik irtendakoan, ikastera animatu dadin umeak leku egokia behar du, baita eskola-materiala ere eta, nola ez, motibatuko duen PERTSONA bat.

Baldintza hauek ez dira familia guztietan ematen. Arrazoi ezberdinak direla eta (ekonomikoak, kulturalak edo denbora falta), horietako askotan ezin dute seme-alaben eskolako lanen jarraipen egokia egin.

Zenbait kasutan, bereziki da beharrezkoa; eskolen erritmo normala jarraitzeko gelakideek baino zailtasun handiagoak dituztenean, kanpoko laguntza gehigarria jaso ezean besteekiko atzeratzen joaten dira. Egoera honek, autoestimuaren galera eta, epe luzean, eskola uztea ekar dezake.

Hazi eta Ikasin, 7 eta 14 urte bitarteko umeei eskaintzen zaie arreta, astean bi egunez, eta bolondresak dira laguntzen dietenak, oso modu pertsonalizatuan. Bakoitzak 2 edo 3 ume hartuta, haien etxeko lanak egiteko adore ematen die eta dituzten zalantzak argitzen lagundu.

OnDoaN Topaguneak ekimena babesten du, boluntariotzaren proposamen bezala eskainiz.