Maiatza 2024

Ondoren, maiatzeann burutuko ditugun jardueren eskaintza aurkituko duzu. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, lasai asko. Parte hartzera animatu!


1- Santa Juana 2024 ospakizuna:

Datorren maiatzaren 15ean, 19:00etan, Santa Juanaren eguna dela eta, eukaristia batekin ospatuko dugu bere kanonizazioaren 75. urteurrena oroitzen duen urte berezi hau. Horrela, Mariaren Lagundiak munduko bazter guztietan Santa Juanaren lagunak biltzeko ospakizun baten bitartez aurrera daraman ekimenari batuko gatzaio. Zuen zain gaude!

2- Isilune Zirkulua:

Etorkinei eta errefuxiatuei elkartasuna adierazteko elkarretaratze isila. Gipuzkoa Plazan, 19:30etatik 19:45era, hileko hirugarren asteazkenetan. Maiatzaren 16an izango da.

Gure zirkulua gero eta handiagoa izan dadin behar dugu... lagunduko diguzu? 

3- "La Palmera de Débora" emakume migratuen taldea:

Topaketa-talde irekia da, non herrialde eta kultura ezberdinetako emakumeak elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko, hainbat gai jorratzeko... biltzen diren, migrazioan ibilbide luzea eta eskarmentu handia duten profesionalek lagunduta.

Bi astean behin egiten den jarduera da, larunbatetan, 16:30etatik 19:00etara. Martxoan, topaketa eguna hilaren 18an izango da. 

4- "Tarteak, Txangoak, Tontorrak: aire zabaleko topaketak":

Aisialdia adin eta kultura ezberdinetako pertsonekin partekatzeko eta naturan eta naturaz gozatzeko -zailtasun desberdinak dituzten- mendi ibilaldiak/irteerak.

Igandean egingo den hileroko jarduera (Maiatzak 26). Izena ematea komeni da, antolakuntza hobe baten mesedetan. Denok zaudete gonbidatuta goiz eder bat konpainia onean pasatzera!! Txangoaren deskribapen zehatza Aisaildi Arloan topatuko duzu.

5- Laguntza Psikoemozionala:

Zerbitzu hau zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei eta, batez ere, gazte eta heldu migratuei -beraien migrazio-ibilbidea eratzen laguntzeko- zuzentzen zaie.

Saioak asteazken eta ostegunetan egingo dira, aurrez hitzordua hartuta eta hasierako balorazio baten ondoren betiere.

Harremanetarako

6- Terapia Sistemikoko kontsulta:

Kontsulta hau gatazkaren bat konpondu nahi duenarentzat zein zenbait arlo landu nahi dituenarentzat gune bat da, bai bakarka bai taldean, begirada berri batetik abiatuz. 

Astearte goizetan eta ostegun arratsaldetan artatuko da, aurrez hitzordua hartuta.

Hitzordua eskatu

7- Egin zaitez FISCeko Boluntario:

Zurekin batera aztertuko dugu zein jarduera egin dezakezun gurekin, zure aukeren eta lehentasunen arabera. Zure laguntzaren ondoriozko eskertzaz gain, boluntario izateko prestatzen zaitugu.

Boluntario izan nahi dut