Mariaren Lagundiak lau mende baino gehiago daramatza historiako prozesu bakoitzari eta gizartearen beharrei egokitzen zatzaizkien heziketa prozesuak eskaintzen, arreta berezia jarriz gaztedia eta emakumearengan.

OnDoaN Topagunea Donostiako Mariaren Lagundiak sustatutako zentroa da, gazte eta gazte helduentzako gune ezberdin baten beharra dela eta sortutakoa; bakoitzak bere buruarekin eta besteekin esperientzia berriak bizi ahal izateko gunea, formakuntza jarduerak direla medio, eta ebanjelioaren ezagutzan hizkuntza berriekin sakontzearen bitartez, horrela nahi dutenei honenganako hurbilketa berri bat ahalbidetuz eta, horrela, bakoitzak bere bidea aukeratuz modu kontzienteago eta arduratsuagoan.

Hori horrela izan dadin, OnDoaN Topaguneak zenbait profesional eta adituren partaidetza
du, prozesu, lan, topaketa, garai... bakoitza LAGUNTZEN arituko direnak.