"Pertsonaren dimentsio espiritualaren gainean esnatu eta begirada berri bat bizi ahal izateko lekua"


OnDoaN Topagunea bila dabiltzan eta beste batzuekin bidea egin nahi duten pertsonentzako lekua da, nork bere buruarekin zein besteekin topo egiteko guneak eskaintzen dituena, eta hizkuntza eta transzendentearekin bat egiteko konektatzeko modu berriak elkar trukatzea ahalbidetzen duena.

Bizitza errotzeko, krisialdi eta ziurgabetasun garaiak itxaropenez eta zentzuz bizi ahal izateko, eta gure hauskortasunari aurre egin ahal izateko indarrak berritu ahal izateko eta barrukoari erreparatzeko kemena berreskuratzeko lekua, horrela, konfiantza izatea ahalbidetuko diguna.   

* BARNEKOTASUNA GAZTEENTZAT *

Gure indarguneekin konektatzen, garai zailetan.

Bere egiazko identitatearekin konektatu, gure buruarekin eta gertatzen zaigunarekin harreman ezberdina erein, geure buruaren aurkako borroka eta gertatzen denaren aurreko erresistentzia bazter utziz. Eusten gaituen maitasun handiago bat deskubritu.

Gure esperientziaren emaitza kanpoko munduan neurtu ahal izango da, pandemia garaian gure emozioen kudeaketari aurre egiteko eran. 

* OTOITZ - TOPAKETAK *

Zarata isilarazteko eta kontenplatu, entzun, eskertu, otoitz... egin ahal izateko hileroko saioa.

Beste pertsona batzuekin batera, "barruan" sartzearen esperientzia bizitzeko eta "gurean" nor bizi den deskubritzeko gunea.

Hitzen, keinuen, isiltasunaren, musikaren... bitartez, barrenean daramagun biziaren iturrira modu berri batean hurbildu ahal izateko.

Hurrengo Topaketa

* ERRETIROAK *

Gelditzeak gure buruarekin harremantzen laguntzen digu, egunerokotasunarekiko distantzia hartzen, isiltasuna egiten eta, Ebanjelioko idazkien bitartez, bizitza antolatu, elikatu eta Jaungoikoarengana transzenditu.

Ikasturtean zehar, une puntualetan, persona ezberdinek lagundutako erretiro-jardunaldiak eskaintzen ditugu. 

Hurrengo Erretiroa

* LAGUNTZA ESPIRITUALA *

Ziurgabetasun eta nahasmen garaietan, inoiz baino garrantzitsuagoa da norberari bizitzaren zentzuari buruzko galderak egitea. Geroz eta beharrezkoa egiten da bide espirituala deskubritu ahal izateko barne-bidaia egitea.

Bizitzaren gakoak berrirakurtzen joateko eta bidea norbaiten alboan egin ahal izateko banakako laguntza.

Laguntza espirituala nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitez.