Urria 2026

Ondoren, urrian burutuko ditugun jardueren eskaintza aurkituko duzu. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, lasai asko. Parte hartzera animatu!


1- "La Palmera de Débora" emakume migratuen taldea:

Topaketa-talde irekia da, non herrialde eta kultura ezberdinetako emakumeak elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko, hainbat gai jorratzeko... biltzen diren, migrazioan ibilbide luzea eta eskarmentu handia duten profesionalek lagunduta.

Bi astean behin egiten den jarduera da, larunbatetan, 16:30etatik 18:00etara. Urrian, topaketa egunak hilaren 3an, 17an eta 31ean izango dira. 

2- Isilune Zirkulua:

Etorkinei eta errefuxiatuei elkartasuna adierazteko elkarretaratze isila. Gipuzkoa Plazan, 19:30etatik 19:45era, hileko hirugarren asteazkenetan. Urrian, 15ean izango da.

Gure zirkulua gero eta handiagoa izan dadin behar dugu... lagunduko diguzu? 

3- "Nosotras" atalaren argitalpena:

Urriaren 15ean, gure weborrian, "Nosotras" atalari jarraipena emango diogu. Martha Ortegak emakume migratuen errealitatea hurbilduko digu eta hausnartzera gonbidatuko gaitu.

Ez ezazu galdu www.ondoantopagunea.com webgunean, hilabeteroko 15. egunean, "Nosotras" atalean argitaratuko duen artikulua.

4- Familia-Konstelazioetan Sakontzeko Taldea:

Begirada sistemikoaren oinarriak ezagutzen dituzten eta familia-dinamika sakonak ulertu eta beren bizitza pertsonalean zein jardun profesionalean begirada hau integratu nahi duten pertsonei zuzendua. Parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez harremanetan jartzea (653 05 34 39).

Ikasturte honetako aurreneko topaketa hilak 23an izango da.

5- Familia-Konstelazioen Tailerrak:

Talde-espazio bat da, egoera bati beste begirada bat ematea ahalbidetuko duen informazioa modu plastikoan ikusaraziko duten alderdiak landu ahal izateko.

Ikasturte honetarako hiru tailer daude programatuta. Aurrenekoa urriaren 24an izango da, 10:00-19:00 tartean.

Jarduera honen prezioa 60 eurokoa da (Elkarteak, arrazoi ezberdinengatik kostuari aurre egiterik ez dutenei, parte-hartzea erraztuko die) eta nahi duen orok har dezake parte aurrez izena emanda. 

6- Otoitz-Topaketa:

Isiltasun, bake eta berkonexio espirituala bilatzen duen pertsona guztiei irekitako topaketa, edozein dela bere adina, eskarmentua edo bizi-unea.

Ikasturteko lehen topaketa urriaren 28an izango da.

7- Terapia Sistemikoko kontsulta:

Kontsulta hau gatazkaren bat konpondu nahi duenarentzat zein zenbait arlo landu nahi dituenarentzat gune bat da, bai bakarka bai taldean, begirada berri batetik abiatuz. 

Astearte eta asteazken goizetan eta ostegun arratsaldetan artatuko da, aurrez hitzordua hartuta.

Hitzordua eskatu

8- Euskara ikasten "Palmera de Débora" taldean:

Kurtso honetan gure Elkarteko emakume migratuek Euskararen oinarrizko ezagutzak eskuratzeko gunea izan nahi duen WhatsApp talde bat izango dute irekita, zeinetan, helburu hau lortzeko, zenbait esamolde eta oinarrizko hiztegia ikasteko aukera izango duten. Honela, euskal kulturara hurbildu eta haren hizkuntzaren aberastasunera hurbildu ahal izango dira. 

Emakume migratua izanik, talde honetan parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!

9- Egin zaitez FISCeko Boluntario:

Zurekin batera aztertuko dugu zein jarduera egin dezakezun gurekin, zure aukeren eta lehentasunen arabera. Zure laguntzaren ondoriozko eskertzaz gain, boluntario izateko prestatzen zaitugu.

Boluntario izan nahi dut