
Arantza Odriozola
OnDoaN Topagunea Elkarte Sozioedukatiboaren lehendakaria
Terapeuta Sistemikoa OnDoaN Topagunean eta Loiolaetxean. Familia Konstelazioen eta Kontenplazio Denboren tailerretan bideratzaile bezala aritzen da. Elkartearen koordinazio orokorraz arduratzeaz gain.

Paula Muro
Elkarteak duen Emakumeen Harrera-Etxebizitzaren zein "La Palmera de Débora" taldearen arduraduna.
Bazterkeriaren munduan eskarmentu handia duen hezitzailea, egun Loilaetxean nahiz Itxaropenaren Telefonoan boluntariotzan aritzen da. Emakume talde honen topaketak lagunduko ditu, hala nola egoiliarren jarraipenak egingo .

Sonia Blanco
OnDoaN Topaguneko teknikaria
Zentroak eskaintzen dituen programa ezberdinak abian jartzen eta haien jarraipena egiten zein haien inguruko informazioa prestatu eta zabaltzen dihardu.

Inma Gamazo
"La Palmera de Débora" taldearen arduraduna.
Zuzenbidean lizentziatua, FISC-ONGD-n boluntariotza zereginak burutzen ditu, baita OnDoaN Topagunean eta Loiolaetxean ere. Emakume talde honen bilerak laguntzen ditu.

Elena Etxeberria
FISC EUSKAL HERRIAren Ordezkaria.
Donostiako Mariaren Lagundiko ikasle ohia, Zuzenbide Zientzietan lizentziatue, gaur egun bankuen sektorean dihardu. OnDoaN Topagunearekin lankidetzan aritzen da formakuntzaren eta solidaritatearen arloko jarduerak aurrera eramaten.
2.jpg)
Xabier Ariznabarreta
Mendi irteeren arduraduna
Lanbide Heziketako irakaslea eta OnDoaN Topaguneko bolondresa. Mendia sakonki maite eta ezagutzen du eta gure txangoak gidatuko ditu.

Gabriela Garaizabal
"Elkar uler gaitezen nahi dut" eta Kontu-Kontari jardueren arduraduna
Bolondres FISC Euskal Herria GGKE-an eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko eta Informatika Ingenieritzako ikaslea, gazteen kulturarteko topaketak gidatuko ditu.

Abdallah Khouya
"Elkar uler gaitezen nahi dut" eta Kontu-Kontari jardueren arduraduna
Alboan elkartearen "Mugetatik haratago" egitasmoan kolaboratzaile eta bolondres FISC Euskal Herria GGKE-an. Gazteen kulturarteko topaketak dinamizatzen ditu.

David MacDonald
Hospitalidad egitasmoaren arduraduna
Formakuntzaz publizista, bokazioz irakasle, gizarte hezitzaile sorpresaz eta diseinatzaile eta olerkari artearekiko maitasunagatik.
Loiolaetxeak (Jesuitak) duen Hospitalidad proiektuaren arduraduna. Egitasmoaren zenbait ekintza bultzatuko ditu OnDoaN Topagunetik.