Gure historia

OnDoaN Topagunea 2017an jaio da; Donostiako Mariaren Lagundiak sustatutako zentroa, gazte zein helduek beren buruarekin nahiz besteekin -formakuntza jarduerak, hizkuntza berrien bidez egindako Ebangelioaren ezagutza eta solidaritatearen/hospitalaritatearen zein hazkunde pertsonalaren eremuko ekintzak medio- esperientziak bizi ahal izatea ahalbidetuko dien gune ezberdin baten beharra aintzat hartuta.

Egindako bide honen ondoren, pauso bat haratago eman dugu, eta 2020ko irailaren 17an, OnDoaN Topagunea irabazi-asmorik gabeko Elkarte bezala eratu da, OnDoaN Topagunea Elkarte Sozioedukatiboa izenpean, eta honako helburu hauekin:

  • Gune sozioedukatibo bat sortzea, norbanako nahiz giza-taldeen garapena bilatzen duena, eta gazteentzako, solidaritatean zein gizarte parte-hartzeari dagokionean haztea helburu.
  • Ekitatea eta Giza Eskubideen aldeko apustua sustatzea, baita mota guztietako desberdinkerien (generoari dagozkionak, ekonomikoak, kulturalak...) aurkako borroka ere, justizia sozialaren ikuspegitik.
  • Kulturen arteko gaien inguruko hezkuntza eta kontzientzia hartzea sustatzea, arrazismo eta gatazka soziala saihestuko duten justizia, solidaritate eta tolerantzia balioak garatu daitezen.
  • Pertsonaren garapenerako osoko formakuntza gune bat eskaintzea.
  • Boluntariotza soziala indartu eta sustatzea, baita elkarrizketa eta parte-hartze testuinguruak ere.
  • Gizarte inklusibo baten eraikuntzan haztea ahalbidetuko duten sentsibilizazio proposamenak sortzea.
  • Kultura ezberdinetako pertsonekin kulturarteko inklusio guneak erraztea.
  • Emakumeen ahalduntze prozesua laguntzea.
  • Nork bere buruaren ezagutzarako eta meditaziorako guneak proposatzea.
  • Naturarekiko begirune kultura bultzatzea eta, halaber, ingurugiroaren kontserbazioaren aldekoa.
  • Aisialdiaren sormenezko erabilera eraikitzea.
  • Beste erakunde eta elkarte batzuekiko sare-lana bultzatzea, gizartearen eraldaketa gauzagarria izan dadin.

Aipatu helburuak aurrera eramateko, zenbait jarduera burutzen ditugu, lantzen ditugun lan eremu ezberdinetatik abiatuta (Arlo Soziala, Garapen Pertsonalerako Arloa, Formakuntza Arloa, Espiritualtasun Arloa, Aisialdia Arloa eta Adierazpen Arloa) eta, gainera, prozesu, lan, topaketa, etapa... bakoitza LAGUNTZEN diharduten bolondresak ditugu, zenbait profesional eta/edo aditurekin batera.