Modu asko daude Elkartean egiten dugun lana behar duten gero eta pertsona gehiagorengana hel dadin laguntzeko, eta hoietariko bakoitza oso baliotsua izango litzateke guretzat. Ondoren, horietako batzuk topatuko dituzu. Besteren bat bururatzen al zaizu? Edozein proposamen ongi etorria izango da!

Egin zaitez bazkide

OnDoaN Topaguneko bazkide egitean, gazte eta emakume zaurgarriei zein baztertuak izateko arriskuan daudenei babesa ematen ari zatzaizkie. Bazkide zaren aldetik, 20 euro ematen dituzu urtero, Elkarteaeta ematen dituen zerbitzuak mantentzeko. 

Bazkide izan nahi dut

Egin zaitez bazkide laguntzailea

Bakide laguntzailea egitean, gazte eta emakume zaurgarriei nahiz bazterkerian bizi diren edo horren arriskuan daudenei babesa ematen ari zatzaizkie. Bazkide laguntzaile bezala, zuk erabakitzen duzu zure diru laguntzaren kopurua eta ekarpenen maiztasuna; Elkartearen eta bere zerbitzuen sostengurako lagungarri diren ekarpenak.

Bazkide laguntzailea izan nahi dut

Dohaintza bat egin nahi dut

Lagundu nahi badiguzu, baina maiztasun jakin batekin lotzerik ez baduzu, dohaintza bat ere egin dezakezu. Zure dohaintzari esker, bazterkeria egoeran dauden gazte eta emakumeekin egiten dugun lana indartuko duzu, eta Elkartea eta bere zerbitzuak babestuko dituzu

Dohaintza bat egin nahi dut

Ondare Solidarioa utzi 

Aintzat hartu OnDoaN Topagunea Elkarte Sozioedukatiboa zure elkartasunezko testamenduan, eta utzi ezazu ondare bat bazterkeria arriskuan dauden gazte eta emakumeen babeserako. Gero eta gehiago dira, beren elkartasunezko testamenduen onuradun partzial edo oso bezala irabazi-asmorik gabeko elkarte bat hautatzen dutenak.

Ondare Solidarioa utzi nahi dut

Proiektu bat babestu

Gure proiektuetako bat babesterakoan, txirotasun eta esklusio egoeran dauden gazte eta emakumeei laguntzen ari zara. Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea egiten dugu, garapen pertsonalarekin eta komunitatearekin lotutakoa, elkartasunean, tolerantzian eta gizarte-partaidetza hazteko asmoz, gizarte inklusiboa eraikitzearen bideteik, justizia sozialaren ikuspegitik beti ere. 

Proiektuak

Ekitaldi solidario bat antolatu

Elkartasunezko ekitaldi bat ere antolatu dezakezu, OnDoaN Topagunea Elkarte Sozioedukatiboaren alde edo bere egitasmoetako baten alde diru-sarrerak lortzeko: lasterketa solidarioa, zozketa bat, zure bulegoan edo lagunen artean diru bilketa bat egin, azoka txiki bat, kontzertu solidarioa... Ekitaldi solidario bat antolatzea interesatuko balitzaizu, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu. 

Ekitaldi bat antolatu nahi dut

Enpresa / Fundazio Laguna

Gazte eta emakume zaurgarrien bizimodua hobetza beren lehentasunen artean duten enpresa/fundazioekin aliantzak sortu nahi ditugu. Zure enpresa/Fundazioak aukera hauek izan ditzake:

* Erakunde bazkidea izan,  aldizkakoak edo puntualak izan daitezkeen Elkartearen aldeko dohaintzak eginez.

* Gure ekimenak hedatzen lagundu.

* Entitateko langileen artean dirua bildu, zozketa bat eginez, gosari solidarioa, hitzaldi bat, azoka txikia...

Enpresa/fundazio laguna izan nahi dut

Egin zaitez boluntario

Zure denboraren eta lehentasunak aintzat hartuta, gurekin egin dezakezun jarduera zurekin batera aztertuko dugu. Zure laguntzagatiko eskertzaz gain, boluntario bezala formakuntza eman diezazukegu. Boluntariotza lanetan lagundu dezakezu. 

Boluntario izan nahi dut

Profesionalentzako Boluntariotza

Elkarteak bere jarduerak mantendu edo berriak garatu ditzan ahalbidetzen duten boluntarioak dira. Beren jardun profesionala musu-truk eskaintzen dute, prestatzaileak, bideratzaileak edo arduradunak izanez, tailer batekoak edo hitzaldiren batean, eskain dezaketen denboraren arabera. 

Nire lan profesionala boluntario bezala garatu nahi dut

Izan Harrera-Familia

OnDoaN Topagunea Elkarte Sozioedukatiboak Jesusen Konpainiarekin (Jesuitak) egiten du lan Red MAMBRÉ Sarea beste herrialde batzuetatik iritsitako gazteentzako familia-harrera programan, zeina, erreferentzia instituzionalaz haratago, beste herrialde batzuetatik iritsitako gazteei (eta familiei beraiei)  elkar aberasteko eta elkarrengandik ikasteko baliagarria izango den harrera gune bat eskaintzen saiatzen baita.

Harrera-familia izan nahi dut

Laga behin behinean zure Etxebizitza Hutsa

Mariaren Lagundiak, "La Palmera de Débora" gure topaketa taldeko  hainbat emakumek bizi duten larrialdi egoeraren aurrean, Donostian kokatutako etxebizitza bat laga du emakumeei harrera egiteko. 

Egoera sozialak, pertsonalak, lanekoak... direla-eta merkatu librean etxebizitza duin bat eskuratu ezin duten emakume gehiagori  harrera egitera bideratutako etxebizitza-sare baten hasiera baino ez izatea gustatuko litzaiguke.

Hutsik dagoen etxebizitza bat duzu eta modu seguruan beteta egon dadin eskaintzea gustatuko litzaizuke, emakumeentzako gure harrera-sarea hazten lagunduz?

Nire etxebizitza hutsa aldi baterako laga nahi dut

Zabaldu zure Kontaktuen artean

Sare-sozialetan ematen diguzun babesarekin gure lana zabaltzen laguntzen diguzu, eta gure egitekoari ahotsa ematen pertsona gehiagok ezagutu gaitzaten eta gure kausan inplikatu daitezen.

Laguntzeko Beste Modu Batzuek

Laguntzeko beste moduren bat bururatzen zaizu? Konta iezaguzu, ongi etorria izango da.

Beste modu batera lagundu nahi dut