Loiola Plataforma Apostolikoak 2020ko azaroan Proiektu Apostolikoa onartu zuen, Jesusen Lagundiaren misioa zehazten duena. Horren barruan aurkitzen da Hospitalidad Proiektua, zeinak pertsona migratzaile eta errefuxiatuekiko elkartasun eta inklusio kultura bat sustatzea bilatzen baitu, Jesusen Lagundiak Espainian dituen obren eta komuniatateen bitartez, lau arlori ekinez: harrera, sentsibilizazio soziala, inzidentzia eta nazioarteko lankidetza.
Erronka eta aukera bezala sentitzen dugu abegikortasunaren kultura bat eraikitzeko ekarpena egitea, pertsona guztiok hazteko eta gizarte inklusiboagoa eraikitzeko, non aniztasuna aberastasun gisa biziko den. Harrerarekin konpromezua hartzeak migratzaileekin eta errefuxiatuekin lan integrala eta sarean burututakoa egitearen aldeko apustua egitea esan nahi du, hartutako pertsonen autonomia indartzeko erantzunak eman ahal izateko.
Red Mambré Sarea Hospitalidad Proiektuaren barnean kokatzen den proposamena da, eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako (Ellacuría Fundazioa, Loiola Zentroa, Padre Lasa Zentroa eta Loiolaetxea) Jesusen Lagundiko zenbait entitatek eta gure elkarteak -Mariaren Lagundikoa den OnDoaN Topagunea Elkarte Sozioedukatiboa- osatzen dugu.
Harrera-sarearen helburu nagusia, harreraren bidez, abegikortasunaren kultura sustatzea da, topaketa-gune bat eskainiz, uste partikularrez haratago, gizarte solidarioago, anaikor eta etorkizun itxaropentsuago bat eskainiko duena elkarrekin eraiki ahal izateko.
Helburu hau ondoko bost hauetan zehazten da:
Migratzaileek eta asilo-eskatzaileek etxebizitza eskuratzeko duten zaurgarritasunari eta zailtasunari erantzuna ematea.
Transtsizio-fase berri honetan hartutako pertsonen autonomia sustatzea, Banakako Arreta Planaren (BAP) garapena osatuz.
Elkar ezagutzeko eta aitortzeko espazioak sustatzea, migratzaileen eta bertakoen arteko lotura bultzatuz.
Sentsibilizazioa eta gizarte-aldaketa sustatzea, programaren bidez sortutako bizi-esperientzien kontaketaren bitartez.
Migrazio-esperientziak izan dituzten pertsonei arreta eman nahi zaie (hemen, Gipuzkoan, batez ere gazteei), gizarteratze-prozesuak hasi badituzte eta gizarte-egoera ahulean badaude.
Harrera Familia motak:
Harrera-familia (gehienez 3 hilabetez): Harrera mota honetan, oinarria bi aldeen arteko elkarbizitza da, funtzionatzeko beste modu batzuk ezagutzea eta eguneroko lotura ezarri.
Arnasa-familiak: Asteburuko, oporretako edo unean-uneko harrerari buruz ari gara. Egoitza-familien eta familia erreferentzialen bitarteko puntu bat da. Zentro eta erakundeen testuingurutik irtetea ahalbidetzen duen familia-ingurune bat eskaintzean datza.
Familia erreferentzialak: Harrera mota honek, erakunde-erreferentziaz haratago, beste herrialde batzuetatik iritsitako gazteei (bai eta familiei beraiei ere) harrera-gune bat eta elkar aberasteko eta elkarrengandik ikasteko espazio bat eskaintzea du xede. Erreferentziako familiek paper garrantzitsua betetzen dute etxebizitzatik kanpoko loturak; egotetik -eta ez "sabaiaren" beharretik eratzen den lotura. Harreman hau denboran luzatu egin daiteke, baina beti ere pertsonal teknikoak lagunduta.
Hemen, Gipuzkoan, Loiolaetxeak eta OnDoaN Topaguneak gure familien-sareak (batez ere, erreferentziako familiak) hazten jarrai dezan elkarrekin egiten dugu lan. Orain arte bizi izandako esperientzia zinez positiboek proiektu honetan are gehiago sinestera garamatzate. Gure familietako batek berriki idatzitako hitz batzuk uzten dizkizuegu ondoren, horrelako esperientzia batek utz dezakeen arrasto sakona argi islatzen duelakoan:
"... ezin amaitu ere Red Mambre Sareara hurbil zaitezten animatu gabe. Ez baita denon zama jasateko gai den sare sendo soila, denon artean osatzen goazen (eta joango garen) sarea baizik; non denok dugun lekua, sarea handitu eta aberasten duen gutariko bakoitzaren ehunarekin, horren euskarri sendoa ez duten pertsona migratzaile eta errefuxiatu batzuek ere lekua izan baitezakete. Badira honi "karitatea" esaten diotenak; oker daude, bihozberatasunarekin zerikusia izan dezake, ardura sozialarekin, baina gure bizi-"kalitatea" ere izugarri areagotuko duen esperiantzia guztiz aberatsaz mintzo gara. Behin baino biziko ez diren horiei, zor diegu. Eta behin baino biziko ez garenok ere ezin dugu esperientzia hori ez bizitzearen luxua onartu."