"Gizarte bakar baten eraikuntza elkartasuna, ekitatea eta aniztasuna abiapuntu hartuta bizitzeko lekua".

OnDoaN Topagunea solidaritatetik abiatuz bizitzeko lekua da, eta horretarako errealitate soziala ezagutzen lagungarriak diren ekintzak burutzen dira, errealitatea ertzetatik behatzeko hautu argiarekin, giza-talde ahulenen hurbiltzea ahalbidetzen duelarik eta haien arteko topagunea eskainiz. Konpromezurako eta inzidentzia sozialerako formakuntza gunea ere bada.


"LA PALMERA DE DÉBORA"

Horrela esaten zaio, metafora modura adierazteko jakinduria gune bat dela, emakume migratzaileen erresistentzia eta sormena hautemateko, elkar topatzeko, palmondoaren gerizpean atseden hartzeko eta besteekin partekatu eta hausnartzeko tartea hartzeko.

Talde honek herrialde, hizkuntza eta kultura ezberdinetako emakumeen arteko topagune izan nahi du; haientzat maiteena dena bertan utziz, haien lurraldeak uztera behartuta sentitu diren eta bizitzak nolabait etenda ikusi dituzten emakumeen artekoa.

Halaber, formakuntza jaso ahal izateko (eskubide eta betebeharrak, lan-baldintzak, osasuna...) eta ezagutzak zein ospakizun uneak partekatzeko eremu bat eskaini nahi du, elkarrenganako babesa, gizarteratzea eta bizikidetza bultzatuz.

"La palmera de Débora" taldeko kide izan nahi baduzu, ez egon zalantzan, gurekin harremanetan jarri. Denok izango zarete ongi etorriak!

EMAKUMEENTZAKO HARRERA-ETXEBIZITZA

Mariaren Lagundiak, "La Palmera de Débora" taldeko kide diren zenbait emakumeren larrialdi egoera aintzat hartuta, Donostian dagoen etxebizitza utzi du horietako hiru/lauren harrerarako, gehienez 6 hilabeteko egonaldia bermatuko duena (eta berritu daitekeena).

Hau, egoera sozial, pertsonal, lanekok... direla eta, merkatu librean etxebizitza duin bat izateko aukerarik ez duten emakume gehiagori harrera emango dien etxebizitza-sare baten hasiera izatea gustatuko litzaiguke.

Hutsik dagoen etxebizitza bat duzu eta modu seguruan erabilia izan dadin nahiko zenuke, eta, horrela, emakumeen-harrerarako gure sarea handitzen lagundu? Jar zaitez gurekin harremanetan eta informatu zaitez baldintzen inguruan. 

FISC EUSKAL HERRIA

FISC Mariaren Lagundia, espiritualtasun kristau batetik sortu eta fundatutako GGKE bat da, herrialdeen eta giza-talde txirotuenen heziketa-garapena eusteko solitaritatearen balioan oinarriturik.

FISC Euskal Herriarenhelburuak, izaera solidarioa duten ekintzetan nerabe eta gazteen parte-hartzea bultzatzea eta haietara hurbiltzea, eta konpromezurako formakuntza bultzatzea dira.

Horretarako, bakoitzaren kezketatik, bolondresen ekimenetatik eta ingurunearen beharretatik sortutako jarduera solidarioak egiten dira.

FISC EUSKAL HERRIAk esperientziak bizi nahi dituzten bolondresentzako, errealitate hurbiletan nahiz garapen bidean diren herrialdeetan, formakuntza jardunaldiak ere antolatzen ditu, udako auzolandegien eskaintzaren bitartez.

Bolondres izan nahi baduzu, edo izan nahiko lukeen norbait ezagutzen baduzu, gurekin harremanetan jarri.

ISILUNE ZIRKULUA

Solidaritatezko ekintza ez-biolentoa da, etorkinekin, errefuxiatuekin eta mota guztietako mugetan daudenekin egiten dena.

Pertsona askoren bizi-baldintzak oso eskasak direla uste duen hiritar mugimendua da, legeak egiten dituztenen, ezartzen dituztenen eta haien izenean egiten direnen kontzientziei dei egiten diena, pertsonen duintasunarekin begirune handiagoa izango duen politika posible egin asmoz. Europan sufritzen ari diren hainbat pertsonek pairatzen duten muturreko larritasunezko egoeraren inguruan, kontzientzia hartzen eta barneratzen laguntzeko eta horri buruz gizartea interpelatzeko bitarteko izateko asmoa duelarik.

Data: Hileko hirugarren osteguna

Lekua: Gipuzkoa Plaza 

KONTU-KONTARI

 Atal honen helburua giza-errealitate ezberdinak azaleratzea da, eta haien inguruan sentikortzen eta kontzientzia hartzen laguntzea. Injustiziak salatzeko eta gizarte justuago eta gizatiarragoa baten aldeko ekimenak babesteko dugun bozgorailua da.

Urteko hilabete bakoitzean data seinalatuak daude; nazioarteko edo munduko....... egunak. Hilabete bakoitzean, data horietako batean zentratuko gara, eta gaiaren inguruko ikuspegia eta hausnarketa ekarriko digun pertsona esanguratsu bati egindako elkarrizketaren bitartez helduko diogu aipatu gaiari.

2021eko martxo honetan hasiko dugu ibilbidea, Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta.

Elkarrizketak ikusi


LOIOLAETXEA

Giza integraziorako ELKARTEA den LOIOLAETXEA, Jesusen Konpainiaren Sektore Sozialeko obra bat da, Donostiako Gros auzoan kokatuta dagoena, eta arrisku egoeran dagoen jendearekin lan egiten duena, kartzelan dagoen Gipuzkoako biztanleei arreta berezia eskaintzen dielarik.

Nukleoa bizitza mixtoa (laikoak eta jesuitak eta hauskortasun egoeran dauden pertsonak) duen komunitatea da, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan lanean jarduten dena. Izaera komunitario hau da Loilaetxea beste programa batzuekiko desberdin egiten duena, harrera estiloa eta elkarbizitza familiarra eskainiz.

Bere nahia, beste hainbat talde eta komunitateena bezala, espetxeari eta gizarte-bazterketari alternatibak sortzea da. Pertsonen sufrimendua gutxituko duten proposamenak. Aukera berriak aurkitzeko baliagarri izango direnak; baita porrotak, bizitza hautsiak, deserrotzeak.... bideratu ahal izateko bide berriak ere. Duintasuna, norberaren balioak, gizartearen onespena eta norberarekiko fedea berreskuratzeko proposamenak.

OnDoaN Topaguneak egitasmoarekin bat egiten du eta harekin kolaboratzen du gune eta ekintza bateratuen bitartez.

RED MAMBRÉ SAREA

HOSPITALIDADek ERREFERENTZIAZKO HARRERA FAMILIEN programa bat du, zeinak, erreferentzia-instituzionalaz haratago, beste herrialde batzuetatik iritsitako gazteei (baita familiei ere) harrera gunea zein elkar aberasteko eta elkarrengandik ikasteko leku bat eskaini nahi baitie.

OnDoaN Topagunea Red Mambré Sarea osatzen duten entitateetako bat da, eta beste batzuekin batera egiten du lan programa honetan.