
"Formakuntza Integralerako lekua, arlo psikosoziala, espirituala, emozionala eta kulturala barne hartzen dituena, non pertsona bezala hazi eta besteekin zein ingurunearekin interkonexio hobea izateko tresnak eskuratu ahal izango diren"
* Formakuntza Ikastaro eta Tailerrak*
Ikasturtean zehar ikastaroak eta tailerrak eskainiko dira arlo ezberdinak lantzeko; eta, horretarako, formakuntza bide honetan lagunduko diguten adituen parte-hartzea izango dugu.
Hurrengo ikastaro eta tailerrak:
Boluntarioentzako prestakuntza
Etorkizuneko boluntario gisa prestatu nahi duten guztiei zuzenduta dago. Saioak hainbat profesionalek bideratuko dituzte.
Formakuntza hilean behin egingo da, ostiralez, 17:00tik 19:00etara. Doakoa da eta izena eman behar da.
Formakuntza amaitutakoan, parte-hartzaileek dagokien ziurtagiria jasoko dute, eta horregatik bertaratzeko konpromisoa eskatzen da.
