Martxoa 2026

Ondoren, martxoan burutuko ditugun jardueren eskaintza aurkituko duzu. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, lasai asko. Parte hartzera animatu!


1- M8. Ponentzia:

Martxoak 7an, 16:30etan, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, eta FISK Euskal Herriaren eskutik, atsegin handiz hartuko dugu Mendizabal Etxeberria OnDoaN Topagunean, zeinak "El Matrimonio Forzado como motivo de reconocimiento de protección internacional" izenburua daraman MAL aurkeztuko duen.

Ponentzia egun hori gurekin ospatu eta parte hartu nahi duen ororentzan modu irekian eskainiko da.

2- "Kontu- Kontari":

Atal honen helburua giza-errealitate ezberdinak azaleratzea da, eta haien inguruan sentikortzen eta kontzientzia hartzen laguntzea. Injustiziak salatzeko eta gizarte justuago eta gizatiarrago baten aldeko ekimenak babesteko dugun bozgorailua da.

Urteko hilabete bakoitzean data seinalatuak daude; nazioarteko edo munduko..... egunak. Hiruhileko bakoitzean, data horietako batean zentratuko gara, eta gaiaren inguruko ikuspegia eta hausnarketa ekarriko digun pertsona esanguratsu bati egindako elkarrizketaren bitartez helduko diogu aipatu gaiari.

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, gure webguneko Kontu-Kontari atalean gaian aditua den pertsona bati egindako elkarrizketa bat argitaratuko da. Ez ahaztu gure webgunea bisitatzea!

3- "Nosotras" atalaren argitalpena:

Martxoaren 15ean, gure weborrian, "Nosotras" atalari jarraipena emango diogu. Martha Ortegak emakume migratuen errealitatea hurbilduko digu eta hausnartzera gonbidatuko gaitu.

Ez ezazu galdu www.ondoantopagunea.com webgunean, hilabeteroko 15. egunean, "Nosotras" atalean argitaratuko duen artikulua.

4- Isilune Zirkulua:

Etorkinei eta errefuxiatuei elkartasuna adierazteko elkarretaratze isila. Gipuzkoa Plazan, 19:30etatik 19:45era, hileko hirugarren asteazkenetan. Martxoan, 19an izango da.

Gure zirkulua gero eta handiagoa izan dadin behar dugu... lagunduko diguzu? 

5- Asteburuko Erretiroa Haron:

Martxoaren 20tik 22ra bitartean, Haron (Mariaren Lagundiko Ain Karim Espiritualtasun Etxean) Del 20 al 22 de marzo tendrá lugar el primer Retiro de Fin de Semana de Antzinako Konexioa eta Barneko Esnatzearen Asteburuko lehen Erretiroa egingo dugu, Arantza Odriozola Zubiak lagunduta, Terapeuta Sistemikoa eta Familia Konstelazioen bideratzaile. 

120 euroko kostua izango du (ostatua, ostiral eta larunbateko afariak eta larunbat eta igandeko gosaria zein bazkaria). Plazak mugatuak dira, eta beharrezkoa da martxoak 12 baino lehen izena ematea. 

6- SOS Arrazakeria Martxa:

Beste urte batez, OnDoaN Topauneak arrazismoaren eta xenofobiaren kontrako Martxan -oraingo honek XXXIX. edizioa du-  parte hartuko du atxikitako elkarte bezala. Aurtengo martxaren leloa honako hau izango da: "Erroldarik gabe ez naiz existitzen". Ekimena babestera animatzen zaituztegu, martxoaren 22an gurekin parte hartuz. 

7- Mindfulness Tailerra:

Martxoaren 28an, 16:30etan, Mónica Zanolli Vierak "Del Caos a la Calma" izenburua daraman Mindfulness tailerra gidatuko du, egunerokotasunerako tresnak deskubritzen lagunduko diguna. 

Tailerra parte hartu nahi duen guztientzat irekita dago eta beharrezkoa da izena ematea. 

8- Terapia Sistemikoko kontsulta:

Kontsulta hau gatazkaren bat konpondu nahi duenarentzat zein zenbait arlo landu nahi dituenarentzat gune bat da, bai bakarka bai taldean, begirada berri batetik abiatuz. 

Astearte eta asteazken goizetan eta ostegun arratsaldetan artatuko da, aurrez hitzordua hartuta.

Hitzordua eskatu

9- Euskara ikasten "Palmera de Débora" taldean:

Kurtso honetan gure Elkarteko emakume migratuek Euskararen oinarrizko ezagutzak eskuratzeko gunea izan nahi duen WhatsApp talde bat izango dute irekita, zeinetan, helburu hau lortzeko, zenbait esamolde eta oinarrizko hiztegia ikasteko aukera izango duten. Honela, euskal kulturara hurbildu eta haren hizkuntzaren aberastasunera hurbildu ahal izango dira. 

Emakume migratua izanik, talde honetan parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!

10- Egin zaitez FISCeko Boluntario:

Zurekin batera aztertuko dugu zein jarduera egin dezakezun gurekin, zure aukeren eta lehentasunen arabera. Zure laguntzaren ondoriozko eskertzaz gain, boluntario izateko prestatzen zaitugu.

Boluntario izan nahi dut