Osasun-aholkularitza

OnDoaN Topaguneak gure elkarteko "La Palmera de Débora" topaketa-taldeko kide diren emakume migratuei zuzendutako aholkularitza medikoko zein osasun-prestakuntzako zerbitzua eskaintzen du.

Egun bizi dugun pandemia-une honetan, oso lagungarria da zalantzak mahai gaineratu ahal izatea eta, konfiantzazko giroan, aholku medikoa jasotzea, bai eta intereseko gaiei buruzko prestakuntza jaso ahal izatea.


Eva Lasa Luaces

Medikuntzan Doktorea eta Alergologian mediku especialista. Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Alergologia Saileko Haur-Alergologia Unitatean egiten du lan.

OnDoaN Topagunean egiten du lan boluntario gisa, eta aholkularitza, aholku medikoa eta osasun-prestakuntza eskaintzen ditu "La Palmera de Débora" emakume migratuen topaketa-taldean.