20. Urteurrena Loiolaetxea
Gaur, ekainak 21, oso ekitaldi berezian parte hartzeko zortea izan dugu: gure elkarte laguna den Loilaetxearen 20. urteurren ospakizuna.
Eszenatoki zinez atseginean, goxotasunez prestatuta eta "Bizitza Ospatuz" lelopean, 20 urteko ibilbide honetan bidea partekatu duten pertsonek Loiolaetxearen historia kontatu dute, ikurrez, detailez eta maitasunez betetako ekitaldian. "Etxe honetara datorrena bere etxean dago" esaldiari justizia eginez, hala sentitu gara arratsalde honetan, ETXEAN.
OnDoaN Topagunetik Loiolaetxea gaur egun den Familia Handi hau posible egin duen hainbesteren lana eskertzen dugu; oso zorionekoak sentitzen gara bere parte izateagatik.
ZORIONAK! ESKERRIK ASKO! EUTSI HORRI!