Abendualdiko Erretiroa - Kronika

08/12/2022

Ez dira egun asko igaro Granadatik itzuli naizenetik, Ikastetxe Katolikoen Kongresutik, hain zuzen ere, zeinetako leloa honako hau izan den: "Topaketen inspiratzaileak". Elkartze ezberdinak sortu, esperimentatu eta bizitzeko aukera bat izan da, bai Kongresuaren barruan baita kanpoan ere. Interesgarria.

Baina ez nuenImajinatzen horren egun gutxiren buruan beste topaketa baten aukera izango nuenik..., baina horretaz osatzen da bizitza preseski, elkartzez.

Jakin dut azken urteetan hain topaketa onak eskaini didan Ondoan Topagunea Elkarteak Abendu erretiro bat prestatu duela eta zera esan diot neure buruari: "hor aukera izan dezaket, geldialdi bat egiteko, zarataz beteta dagoen eta zurrunbilo bat bilakatu den mundu honetan, kanporantz begiratzeari uzteko eta barrenerantz egiteko, ez ordea neure buruari entzuteko, Berari entzuteko baizik".

Eta hori da, zehazki, Arantza Odriozolak sarreran proposatu diguna.

Topaketa berezia izan da; berezia, nire lagunekin batera egin dudalako, hainbeste maitasun eta errespetuz "nire moja" izendatzen ditudan horiekin. .

Hor izan da, Donostiako egoitzan, horrenbeste oroitzapen eta ekarpen egiten dizkidan Mariaren Lagundiaren ingurunean preseski.

Goiz atsegina izan da, goiz xumea, baina goiz betea, edukiz, egiaz eta zintzotasunez betea; elkartzean "nor"ekin egotea esan nahi duen horretaz betea, isiltasun indibiduala sentitzeraino, baina bakardadetik urrun, hortik bertatik abiatuta besteek ere zurekin hausnartzen baitute.

Norberarekin topo egite bat izan da, ahultasunarekin eta inguratzen gaituen munduarekin topo egite bat izan da.

Hauek izan dira goiza markoztatzeko Arantzak, beti bezain maisuki, erabili dituen hiru planoak, ondoren, isiltasun tarte luze baten ondoren, norberak bere burua aurkitu ahal izateko.

Gero, bateratze-lanean, han jarri dugun guztia guziongatik eta guztiontzat dela sentitu dugu, adi egotearen jarrera partekatuz, etorriko denarekiko esna, denboran iraungo duen zerbait izateko borondatez, ez dadin Abendualdiaren frutu soila izatera mugatu.

Esker on itzela hemen egoteko aukera eman didaten guztiei, nirekin partekatu dutenei, eta oroitzapen bat gurekin egoterik izan ez dutenentzat. 

Maria Eugenia Iparragirre