Abendualdiko Erretiroa - Kronika

26/11/2023

"Abendualdiko garai honetan zenbait emakumerekin ibiltzea". Hau izan da izenburua, igande honetan, azaroak 26, Elkarteak gertuko dituen pertsonen talde batek eta erlijiosa batzuek lagun izan ditugun hitzak. Bide eta espazio desberdinetatik ibiltzea...

Hausnarketaren harira, otoitzerako proposatutako emakume bakoitzean islatuta ikusi dugu gure burua.

-NOEMI eta RUTH, bizitzako une desberdinetan elkarri laguntzen dioten emakumeak, elkar zaintzen dutenak, besteari duten onena eskaintzen diotenak…

-MARIA NAZARETEKOA, JAINKOAREN Doari irekitzen jakin izan zuen emakumea, BERE BAI harekin, Zorionekoa egin zuen Hitzaz fidatu zen.

-ISABEL, geure baitatik Irteten irakasten digu eta beste pertsonari, Besteari, leku egiten…

Hausnarketa pertsonalerako izandako tartearen ondoren, kaperan elkartu gara, partekatzera gonbidatzen zuen giroan, hitz gutxirekin eta musika eta kantuen lagunduta, gu mugiaraziz eta gure bihotzean argia eginez.

Topaketa-tarte horretan, hauek izan dira entzun diren adierazpenetako batzuk: Ez izan beldurrik… Ireki zaitez… Sakontasunez bizi… Doaia onartu… Poztu zaitez… Konfidantza, Bendizio…

Hau guztia elkarri lotutako sarea izan da Abendualdiko hasiera honetan, ESNA eta ADI bizitzera motibaturik, geroni eta inguratzen munduarekiko.

BEDEINKAPENAREN DANTZArekin amaitu dugu, BEDEINKATUAK ETA ESKERTUAK sentituz, GOIKOAREN INDARRAREN JABE.

Paula Muro