Argi Solidarioen Katea

25/12/2023

Kaixo lagunak!

Beste urte batez, deiari kaso egin diozue… eta posible egin duzue! Denoi esker, gure Argi Solidarioen Katea, errealitate bihurtu da! 160 faroltxo dirdizka daude Gabon hauetan, leku askotan, pertsona ugariren etxeetan. Gabon hauetan, hainbat egoerengatik, ARGIA behar dutenen oroimenez piztea erabaki duzue. Zalantzarik gabe, mundua ezberdin ikusten da orain… Badakigu GURE ARGIA dela argitzen duena! BESTEENTZAKO ARGIA IZAN NAHI DUGU!

OnDoaN Topagunean mundu hobeago bat eraikitzen arituko gara beste urte batez zuen laguntzari esker.

MILA ESKER DENOI ETA EGUBERRI ON!