Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Martxa - Kronika

20/03/2022

Gaur, martxoak 20, arrazakeriaren aurkako martxan parte hartu dugu. Tamalez, oraindik beharrezkoa da gure gizartean arrazakeria dagoela salatzea.

Arrazakeriaren nazioarteko eguna berez martxoaren 21ean da, eta data hori aukeratu zen Hegoafrikan, Apartheid zela eta, egon ziren hilketa batzuengatik. Aurten, PASA leloarekin, gure mugan gertatzen diren heriotzak ere salatu nahi izan ditugu.

Gure taldekoak elkar topatu eta elkarrekin hurbildu gara Trintxerpera, han hasten baitzen martxa. Hor, beste erakundeetako lagunekin elkartu eta Donostiara abiatu gara. Bidean zehar, elkarrekin ibiltzera ateratzen garen besteetan bezala, istorio eta emozio asko partekatu ditugu.

Azkenean, Gipuzkoa plazara ailegatu gara, non manifestua irakurri den eta batukadarekin dantza egin dugun (batzuk behintzat).

Beste urte bat, beste martxa bat, baina guk badakigu hau ez dela egun bateko gauza bakarrik. Gure konpromezua egunero arrazakeriaren aurka egitea da, desagertu arte, benetako kulturarteko gizarte batean denok berdintasunean eta bakean bizi arte.

Inés Vicente