
Biodantza Tailerra
Larunbateko arratsaldeko lau eta erdiak inguruan, jatorri eta adin ezberdinetako hogeiren bat pertsona elkartu gara La Palmera de Débora taldeko biodantza saio batetaz gozatzeko, gogotsu eta esperientziak eraman gaitzan uzteko asmoz. Loreak maisuki gidatu du tailerra, iñauterietako abesti brasildar batekin hasi dena eta, ia ohartu ere egin gabe, dantzan jarri gaituena. Poliki poliki, hainbat musika eta jardueratik gidatu gaitu gorputza sentitu dezagun, soinuak eraman gaituelarik, norberarekin konektatzea ahalbidetuz eta aldamenean dagoenari begiratuz. Irribarre, mugimendu, jolas, askatasun, begirune, energia, instrospekzio ugari egon da eta, finean, larunbat arratsalde honetako bizitza partekatuaren dantzagatik esker ona.
Arantza Odriozola

