Boluntariotzarako Formakuntza-Kronika (1. Saioa: Comunicación para la Inclusión)

26/02/2021

Jazmin, Hamza, Ayoub, David, Usue, Pilar, Youssef, Fanny, Gabriela, Sabina eta Sofía.

Gaun OnDoaNen Boluntariotzarako Formakuntzaren lehenengo saioa izan dugu, elkartu ezinik igarotako hilabete guzti hauen ondoren. Egia esan, gaurkoan ere ezin izan gara denak zirkuluan eserita egon, nahiz eta, tekonologiari esker, hor egon ahal izan naizen.

Berriz elkar ikusteak izan dira, baita aurpegi berriak ere, eta, David MacDonalden eskutik, "Inklusiorako komunikazioa"ri buruz gauzak ikasteko aukera aparta izan da. Izenburua ikuste hutsarekin ondorioztatu daiteke bi ordu hauetako gaia: munduarekin harremanetan bizi ahal izateko komunikazio on baten garrantzia. Baina, lehen begiratuan nabarmena dirudien horrek zailtasun asko ezkutatu ditzake.

Zenbait albiste irakurri ondoren, hiztegiak kokatzen duela ikusi ahal izan dugu, eta, informatzeko pentsatuta dagoenak guztiz kontrakoa egin dezakeela. Izan ere, segun eta nola idazten den, albiste bat era batekoa edo zeharo ezberdina izan baitaiteke, errealitatea bat bera izan arren.  

Hau guztia kontuan hartuta, etiketek gure hiztegian duten botereaz eta ikusten dugun guztiaren aurrean erantzuteko beharraz jabeturik, Davidek galdera batzuen bitartez gidatu gaitu: Nola entzuten dugu? Nola komunikatzen gara? Nola lortzen dugu benetan komunikatzea?

Entzutea, egiten erraza dirudien arren, gurea bezalako gizarte batean bere erabilpena sarri lausotuta geratzen da. Aurkitzeko entzuten dugu ala baloratzeko? Etengabe dirudi hitz egin ahal izateko entzuten dugula, gaia zertaz doan ez badakigu ere. Horregatik, ezinbestekoa da kontzientzia erabiltzea eta entzun, irakurri, ikusi...duguna kontrastatzea, batez ere, bizi garen desinformazioaren garaian.

Kanpokoa entzuten eta kontrastatzen jakitean, barruan dagoena aurkitu ahal izango dugu eta, horri esker, benetan komunikatu. Hitz batez, besteek ikusi edo sentitu dezaten nahi dugun hori helarazteko komunikatu. Horregatik jakin behar dugu noiz komunikatzen dugun eta horrek duen boterea, nola eragin dezakeen besteengan eta gure errealitatean. Baina, aldi berean, gatazka aunitz eragin ditzake gure barnean. Ezen, kontziente al gara egiten dugun guztiaz? Ados al gaude? Harro sentitzen al gara?

Bizitzea komunikatzea dela baieztatzen dugunean, gure diskurtsoa zabalegia da, kanpoko eragin gehiegi ditu, arrazoibidearen denkonstruio prozesu batera garamatzalarik. Pentsatu beharra dago etiketen eta adierazteko erabiltzen ditugun elementuen inguruan, nondik datozen aztertu, baita zeren aurka mintzatzen diren eta horren zergatiaren inguruan ere.  

Honek komunikatzearen beste alderdi batera; eztabaida. Ideia eta errealitate ezberdinak dituzten pertsonak elkartzen direnean sortzen den eztabaida. Formakuntzan Tabernako eztabaidetarako trikimailuak aurkeztu zaizkigu, baina, gaur egun, tabernan elkartzeko aukerak horrenbeste murriztu direnez, hobeto legoke Bideotxateko eztabaidetarako trikimailuak deitzea; gustatu ala ez, online egiten den komunikazioak gero eta pisu handiagoa baitu gure artean gaur egun. 

Sarri eztabaidetzen dugu eztabaidatzea zer den jakin gabe, are gutxiago tonuz gehiegi goratutako esaldien atzean dagoen gai garrantzitsua zein den jakinda. Eta horrela, akzio-erreakzioan oinarritutako polarizazioa elikatzen jarraitzen dugu, aurrean dugun baina ikustea izugarri zail egiten zaigun diskurtsoa erabiliz: gorrotoaren diskurtsoa. Horri aurre egiteko, eztabaida horiei, Davidek jarraibide batzuk eman dizkigu. Lehenengoa, ez bereiztea. Haiek Gu taldeak ez sortzea. Hau egiten dugunean, adierazpide horri indarra ematen jarraitzen baitugu, bere hiztegia eta jarraibideak erabiltzen. Horregatik, berebizikoa da marko berri bat sortzea, esaten denarekin haustea, gizatasuna kentzen duten datuak erabiltzeari uztea eta, haien lekuan, pertsonen muina jartzea, sentitzean. 

Modu seguru, argi eta koherentean komunikatzea inoiz ez da erraza izan. Gaurko formakuntza saioa horren adibide da, eta ez soilik alde pertsonal nahiz hizkuntzazkoengatik. Denontzat horren gai garrantzitsua izanik -Davidek biziz komunikatzen duena-, gure errealitate eta konfinamenduek orain arte irudikatzerik ere ez genuen hesiak altxatzen ditu gure artean. 

Gaur garbi geratu zaiguna zera da: mila etiketek zirkulu ezberdinetan sartzen gaituztenean, berdintzen gaituena formazioa jasotzen jarraitzea dela berdinak egiten gaituena. Eta denak joaten garela komunera, jakina. 

Usue Odriozola Nava