Boluntariotzarako Formakuntza - Kronika

29/10/2021

Urriaren 29an, OnDoaNek 2021-2022 ikasturterako antolatu duen boluntariotzarako prestakuntza ikastaroaren lehenengo saioan egoteko zortea izan dut. Espero nuena bezalakoa izan ez den proposamena, lehenengo unetik etxean bezala sentiarazi baikaituzte, modu hurbil eta lagunkoian hartu, ezezaguna zitzaidan lekua, guztiz egiazko eta nahi dugun bezala adierazteko irekia den gunea eginez.

Aretoan aurpegi ezagun batzuk aurkitu ditut, eta horren ezagunak ez ziren beste batzuk; jardueraren arduradunak eta gaurko saioan gakoa izan den pertsona, Henar, bokazioz azken 28 urteak gizate integraziora emana dagoena, berak esan bezala, "ibilbide luzea eginez, ez adinagatik, intentsitateagatik baizik".

Meditazio txiki batekin hasi da dena; estresaren gizarte honetan, behar-beharrezkoa dena. Geure baitan arreta jartzen lagundu digu, gure hezur, gihar eta mugimenduetan, inguruan dugun orotatik atentzioa baztertuz, ondoren etorri dena erlaxatua eta presiorik gabe izan zedin. Hori bukatutakoan, elkar ezagutzeko dinamika bat egin dugu, non denok zerbait amankomunean badugula ohartu naizen; zera bat, txikia izanagatik, gizartean oihartzun egiten duena. Hori, laguntzeko gogoa da, boluntarioen beharra duten gizarteko talde horiei elkartasuna adieraztekoa. Haiei esker mundo hauleku erosoago eta seguruagoa bilakatzen da, bi ezaugarri horien faltan diren pertsonentzat.

Ondoren, braimstorming bat egin dugu, "boluntariotzaren" eta "solidaritatearen" definizioen inguruan zer kontzeptu dugun aztertzeko. Bukatutakoan, bi taldetan banatu gara beste bi dinamikei aurre egiteko. Honek, besteekin harremantzeko barneratuta dugun moduari buruz hausnartzera eraman nau. Aurreneko aldia izan da niretzat biziena. Gelatik kanpo irten dut eta nire taldea barruan geratu da; sartu naizenean nire kideak elkarri helduta aurkitu ditut zirkulu bat osatuz, eta hor abian jarri behar izan dut nire akzioa haiekin harremantzeko. Zirkulua apurtu gabe integratu behar nuen, baina haiek ez zeuden ni barruan senti nendin erraztasunak emateko. Haiek besarkatzea atera zait niri, baina ez du funtzionatu, beraz elkarrizketa eta txantxak erabiltzea erabaki dut. Elkarrekin horren lotuta zeudenez, baztertuta sentitu naiz.

Dinamika honek, gizarte integraziok adin eta eremu guztietan jokatzen duen papera zeinen garrantzitsua den irakatsi digu. Inor ez da inor baino gehiago, eta denok dugu ezagutzeko eta ezagutuak izateko eskubide berbera.

Pertsonalki, pentsatzen dut edozein adineko jendeari, boluntario izatera animatzeko lagungarria suerta dakiokeen proposamena iruditu zait, hala nola pentsaera zabaltzeko, eta konfort-eremutik ihes egitera zaramatzana elkar harturik zio berberaren bila: laguntza beharrean munduko edozein eremutan laguntzea. Gu gara tresna mundo hobeago baterantzako aldaketa gauzatu dadin.

Naira Villarreal