Boluntariotzarako Formakuntza - Kronika

11/02/2023

Larunbat honetako jardunaldian, Ane Ferrán izan da gurekin, Deustuko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Gizarte Lan eta Soziologia sailekan irakasle ikertzaile dena.

Mami handiko bi galdera eginez hasi du saioa Anek, boluntariotza eta formakuntzatik espero dugunaren ingurukoak biak: zer da zuretzako ekitea? zer espero duzu ikastea ekintzara igaro ahal izateko?

Bi galderetatik zenbait hitz eta erantzun eratorri dira, boluntario izan eta ekin nahi badugu barneratu beharko ditugunak: enpatia, laguntza, sakrifizioa, beharra, eskuzabaltasuna…

Boluntariotzaren eta formakuntzaren ditugun espektatibak aztertu eta gero, hausnartzen jarraitzera bultzatu gaitu, baina, oraingoan, gure barrenera begiratzea egokitu zaigu, azaldu dakizkigukeen kontrako egoerei modu positiboan aurre egiteko (ekiteko) beharrezkoak diren gaitasunak ote ditugun aztertzeko; ondoren, amankomunean jarriz.

Hausnarketa guzti hauek emozio eta aitortza uholde bat ekarri dute, jardunaldi hauetan zehar taldekideon artean sortu den konfiantza eta enpatia agerian utziz, geroni boluntariotzaren munduan ibilbide luzea iragartzera naramana.

Bizitzen ari garen une eder hauek eskertzea baino ez zait geratzen.

Izaro Revuelta