Boluntariotzarako Formakuntza - Kronika
Hemen uzten dizuet
boluntariotzarako formakuntzaren bigarren saioko bizipena jasotzen duten hitzak:
Lehenik eta behin, azpimarratu nahi dut antolatzaileek formakuntza hau behar bezala joateari ematen dioten garrantzia, horretan parte hartzen duten pertsonekin bat datorren ahalegina, zeintzuk familia giroko ikasketa atsegina nagusi den gune bihurtzen baitute honako hau.
Bigarren saio honetako edukiei dagokienean, esan genezake hasiera batean ezagunak diren arloak agertu badira ere, errealitatea bestelakoa dela, eta, horrenbestez, modu teorikoan zein dinamikoan lantzea oso ondo datorkigula.
Azkenik, edukien artetik boluntarioaren figura eta bere ongizatearen lanketa azpimarratu nahiko nuke, boluntarioa hain elementu positiboa izanik penagarria baita erakundeek berari dagokion kudeaketa okerraren ondorioz -edo boluntarioarena berarenagatik- honen ondoeza eragitea.
Oscar González