Boluntariotzarako Formakuntza - Kronika

10/12/2021

Formakuntzaren hirugarren saio honetan, Karmele Villarroel izan dugu gidari, Portugaleteko gizarte langilea. Berarekin landutako gai nagusia, bazterketa soziala izan da. Gai honen nondik-norakoak landu ditugu eta baita gizartearen zein eremutan ematen den. Ildo beretik, guzti honi aurre egiteko, 3 klabe eman dizkigu eta dinamika ezberdinen bidez landu ditugu: sistema, erantzukizuna eta ikusgarritasuna.

Guzti honetaz gain, esku-hartzen dugun pertsonekiko izan beharreko jarrerak landu ditugu, hala nola, horizontaltasuna, enpatia, afektua... Izan beharreko jarrera hauek kontutan izanda, esku-hartze eraginkor, egoki eta berdintsu bat lortu daiteke. Amaieran jarritako bideoaren bitartez, bizitzaren balorea eta hori edukiz betetzeko garrantzia transmititu digu.

Boluntariotzaren oinarrizko filosofia izan behar dela uste dugu, gure gizartean sortutako injustiziei aurre egiteko lan eginez mundu hobea lortuz.

Aitor Esnaola, Lide Telleria, Mikel Ezkerro eta Lorea Fernandez.