Boluntariotzarako Formakuntza - Kronika

18/02/2022

Gaur, otsailak 18, berriro ere boluntariotzarako formakuntzaren bosgarren saioan biltzeko aukera harrigarria izan dugu. Oraingoan, Loiolaetxea elkarteko zuzendaria den Marta Silvanok lagundu digu jardunaldi honetan. "Inklusioaren bazterketa" izan da landu dugun gaia.

Saioa hasteko, gure gogo-aldarteak partekatu ditugu, fenomeno meteorologiko zenbait baliatuz post-it-en bidez, hala nola: eguzkia euri artetik agertuz, ortzadarrak, zeru oskarbiak, tximistak, eta abar. Ondoren, Martak zapatak kentzeko proposamena luzatu digu, eta aretoan zehar oinutsik ibil gaitezen eskatu, baztertuak diren pertsonek sentitu dezaketen sentsazioaren antzekoan murgilduz. Horrekin, zentratzea lortu dugu, eta Marta azaltzen joan zaigunarekin enpatia izaten eta konektatzen lagundu digu, hobeto ulertzen nola lor daitekeen bazterkeriatik inklusiora igarotzea. Era berean, komunitate-sentipenaren eta bere esanahiaren inguruan eztabaidatu dugu, gaurko gai nagusiaren testuinguruan kokatuz.

Teoria ezagutzeaz gain, 2008ko krisialdiko benetako gertakizunak mahai gainean jarri dira, errealitate-kolpe bat gertatu dena, horren egoera larriak oso gertu izatea posible dela ikusarazi baitigu. Zati hau amaitzeko, Martak, etorkizun hobeago baten bila beren herrialdeetatik bakarrik emigratu zuten haur batzuen istorioak jasotzen dituzten paperak banatu dizkigu; taldetan banatu gara, eta egoera hauekin enpatizatu ahal izateko, taldekideok istorio horiek irakurri ditugu.

Saio honetan, besteen alde zerbait egin dezakegula azpimarratzen dugu, gizartean, bazterketa eta inklusioaren arteko lerroa gurutzatzeko aukera eskainiz. 2008ko krisialdian gertatutako zein Espainiara migratu duten haurren istorioekin hunkitu egin gara, egiten ari garen boluntioratzarako formakuntzarekin aurrera jarraitzeko arrazoiak sendotu direlarik.

Lucía Franch y María Laura Ferreira