Boluntariotzarako Formakuntza - Kronika

18/03/2022

Gaur, martxoak 18, genero ikuspegiaren eta hezkidetzaren inguruko saio bat izan dugu, Alboanen gizarte-hezitzailea den Libe Narbarteren eskutik.

Gaiari sarrera emateko, termino horiek aipatutakoan ulertzen dugunaz eztabaidatu dugu. Ondoren, Libek saioan erabiltzera gindoazen sistema aurkeztu digu; sexo-genero sistema, sistema binarioa jarraituz, zeinen zalantzazkoa izan daitekeen garbi utziz.

Horren harira, androzentrismo kontzeptua ikusi dugu, eta nola historia guztia gizonaren inguruan biraka nola ibili den, emakumea eta berarekin lotutako jarduera guztiak bigarren maila batean geratu direlarik. Ohikoak diren adibide batzuk jarri ditugu; sozializazio ezberdindua islatzen duen bideo bat ikusi dugu, gure sexuaren arabera (jostailuen bitartez, kasu) jasotzen duguna oso txikiak garenetik.

Ondorengo bideoan, adinean pixka bat aurrera egindakoan emakume eta gizonen rolen arteko bereizketa erabat egiten dugula erakusten da. Are gehiago aurrera eginez gero, "neska" batek bezala gauzak egitea zerbait negatibo bilakatzen da; beste bideo batean ikusi ditugun genero-estereotipoetara garamatzana. Lanaren banaketa sexuala, berebiziko zaintzen ordainketa eza, espazio publiko eta pribatuaren arteko bereizketa estereotipo hauen ondorioak dira.

Desparekotasun guzti hauei genero-indarkeria gehitzen diegu, tamalez oso presente dagoena gaur egun, beste bideo batean ikusi dugun bezala.

Bukatzeko, gai nagusira itzuli gara, terminoak definituz. Alde batetik, genero ikuspegia: generoak gure bizitzetan duen eraginaz kontziente izan eta horren inguruan ekin. Eta, bestetik, hezkidetza: sexua aintzat hartu gabe, pertsonen garapen integrala bultzatzen duen heziketa prozesua.

Eta honekin amaitu dugu azken-aurreko saioa, non egungo gure gizartean emakume edo gizon izateak duen eragina aztertu baitugu; eta gure jokabideekin kritikoagoak izaten ikasi dugu.

Olite Azaola, Laura Carrillo y Andrea Inchausti.