Boluntariotzarako Formakuntza - Kronika

06/05/2022

Azken saioan boluntariotzari buruzko zenbait testigantza entzuteko biltzeko plazera izan dugu.

Lehenbizi, Anek eta Gabrielak, Aldapeta Maríako DBH eta Batxilergoko gaztetxoen monitore bezala izandako esperientzia kontatu digute. Ostiral arratsaldero elkartzen dira eta eskoletako neska-mutilekin zenbait jarduera egiten dituzte. Udaran ere kanpaldietan kolalboratzen dute, gazteei inklusio aukera ezberdinak eskaintzeko.

Zortedun gara, baita ere, Aterpen lan egiten duen gizarte hezitzailea den Guadalupe gurekin izan dugulako; Aterpe, giza-bazterkerian dauden pertsonen harrera eta arreta eskaintzen duen zentroa da.Guadalupe. Zentroan dauden pertsonak zein egoeratan dauden azaltzen saiatu da. Akonpainamenduaren eta garrantzizko beharren asetzearen bitartez (higienea, elikadura, osasuna, garbitegia...) laguntzen zaie, inklusio sozialari lotutako prozesuez gain.

Berarekin etorri da boluntario den Juan Luis. Uste dut denen izenean hitze egiten dudala bere testigantza bihotzera iritsi zaigula esaten dudanean. Esker onekoak izatearen beharra azpimarratu du, eta konpondu behar diren egoeren eta benetako arazo existentzialen (gerrak, elikagai eta osasun eza, doluak eta beste asko) arteko bereizketa egitearena. Planeta honetan, berak esan duen bezala, denok gara kolibri. Gutako bakoitzak gure ur-tantatxoa botatzen badugu oihanean sortu den sutearen gainean, ziur itzaliko da, hau da: denok egiten badugu pertsona hobeak izateko saiakera behar duenari lagunduz, injustiziarik bizi ez duen mundu askozaz hobea eraikitzen, komunitatean, amaituko dugu.

Elenak, FISC GGKEko delegatua, parte hartzen duen egitasmo desberdinen berri eman digu. Zenbait herrialdetan dihardute lankidetzan giza eskubideen alde borrokan, eta garapena, sentsibilizazioa eta hezkuntzan kooperatzeko beharraz kontzientziatzeko.

Azkenik, Usuek eta Maddik FISC GGKEak Paraguayn bizipen berri ugari bizitzeko aukera eman zien esperientzia osatzeko aukera azaldu digute. Komunitatearekin nahastearen -bertan buru belarri sartzearen- garrantziaz hitz egin digute, pertsonen beharra duten jardueretan parte hartzen saiatuz. Saltsa guztietan sartu ziren! Herrialdearen egoerara ere egokitu behar izan zuten, eta ez zen gauza erraza izan, baina auzotar guztiek familiakotzat bezala hartu zituzten eta haiekin denbora luzea baleramate bezala hartu zituzten.

Bukatzeko, eskertzea baino ez zait geratzen hizlari guztiek eskaini duten denboragatik eta mundu hobe baten bila jartzen duten ahaleginagatik.

Horrela, boluntariotza ikastaro hau bukatu egin dugu. Mila esker Mariaren Lagundiari eta OnDoaN Topagunea Elkarte Sozioedukatiboari formakuntza hau egiteko eskaini diguten aukeragatik. 

Claudia Agorreta