Boluntariotzarako Formakuntza - Kronika

25/11/2022

Zer esan nahi du boluntario izateak? Batzuetan asko egin nahi dugu, besteei asko lagundu, hori egiteko modu egokiena zein izan ote daitekeen aurretik pentsatzeko tarterik hartu gabe. Formakuntzaren lehen modulu honetan, gure ezaugarrien inguruak kontziente izatearen garrantziaz jardun dugu, baliagarriak izan eta talde batean gehitu ahal izateko gure burua ezagutzeak duen garrantziaz.

Hasteko, elkar apur bat ezagutzen hasi gara, zurekin lanean/lankidetzan arituko dena ezagutzea berebizikoa baita, eta begirunea, konpromisoa, entzutea, motibazioa, laguntza, ikaskuntza... bezalako balioei buruz hitz egin dugu. Eta, beste ezeren gainetik, moduluari izena ematen dion (eta nire ikuspuntutik funtsezkoa den) mezua helarazi digute "jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake", kontziente izan behar baitugu dena aldatzea ez dagoela gure esku, baina bai gure ingurua apurka-apurka aldatzen joatea, eta, azkenean, domino-efektu horrek eraldaketa bat eragin dezake gizartean.

Bestalde, bigarren egunean, boluntario izatearen esanahiaren inguruan kontzeptu eta ideiak gehitzen joan gara, gure definizio propioa sortzen. Horregatik, hain zuzen ere, hasierako galderari erantzunez, esan dezaket boluntario izateak gauza asko jasotzen dituela bere baitan, gaitasun eta jarrerak biltzen ditu: neurritasuna, sentiberatasuna, taldea, pazientzia, begirunea... bezalako jarrerak; pertsona bakoitzak bereak izango ditu, baina denok batera izango gara boluntario, boluntario izatea bakarrik egongo ez garela ulertzea baita.

Oso gustura sentitu naiz lehen bi saio hauetan, aberastu nauten eta hurrengo saioa iristeko gogoz utzi nauten motibazio eta ikuspuntu ezberdinen jabeak diren askotariko pertsonekin.

ESKERRIK ASKO.

Laia Vidal Pi.