Boluntariotzarako Formakuntza - Kronika

13/01/2023

Nola irudikatzen duzu mundua 2030 urtean? Nabarmena da mundua aldatu egin dela eta planeta antzematen ari dela, bere suntsipenera daraman bidea hartu baitugu; aldatu eta hobetu nahi dena. Aldaketa eta kontzientziazioa sustatzeko, bigarren moduluan GJHei buruz hitz egin dugu (Garapen Jasangarrirako Helburuak), 2030 urtea baino lehen betetzeko planteatutako helburuak. Guztira 17 helburu dira, baina etengabe kontuan hartu beharreko 5 ataletan banatzen dira: pertsonak, planeta, oparotasuna, bakea eta ituna. Hori dela eta, GJH guztiak dituen pertsona batek izan beharko lituzkeen ezaugarriei buruz jardun dugu. Hauek izan dira atera diren ezaugarriak: jarraitutasuna, iraunkortasuna, maitasuna, nortasuna, erabakitasuna, adorea, begirunea, indarra, inozentzia, grina, kontzientzia eta ekimena. Orduan, eraldaketa bilatzen badugu... aipatutako gaitasunak lantzen saiatu gaitezen, modulu honetako leloak dioena betetzea nahi badugu: "zerorri izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa".

Genero ikuspegiari buruz ere hitz egin dugu, genero-berdintasuna esparru guztietan bultzatzea izanik helburua. Egiten diren iragarkien azterketa eginez landu da gai hau, non emakumea objektu bezala tratatzen baita. Horrenbestez, horren inguruko hausnarketa bat egin da, eta iragarki horien alternatiban proposatu dira.

Egia esan oso modulu interesgarria iruditu zait, eta gure ekarpen txikiek beste pertsonengan eragina dutela gogorarazi dit eta, ondorioz, eraldaketan sinestu behar dugu eta gure alea jarri. 

Eskerrik asko!!

Mayi Garmendia