Tarteak Txangoak, Tontorrak - Kronika

13/03/2022

Egunsentiarekin bat, planez eta konpainia onez Beteta zetorren igande honetako protagonista izateko gogoz zegoen euria. 9ak inguruan geratuta geunden autobusa hartzeko, eta puntualtasunez abiatu ginen Gasteiza.

Lehen geldialdia Araban zegoen aurreikusita, Añana Gesaltzan hain zuzen ere, non aipatu gatzagak erakusteko gida bat genuen zain.

Bertan ikusi ahal izan genuenak harritu gintuen: gatza lurraren erraietatik azalera modu naturalean nola doan ateratzen; egurrezko lanabesekin lagunduta, gizonaren eskuak no errazten duen prozesua, eguzkiari esker lehortzen den bezala, azkenik merkaturatze-prozesuari ekiteko.

Gure hurrengo geldialdia indarrak hartzeko zen. Zer esan dezaket bazkariaren inguruan?

Gustura asko irentsi genituen otarteko goxoak.

Han geunden, mokadu artean, otartekoez gain bederatze herrialdetako pertsonen istorioak eta bizipenak entzuten eta partekatzen. Nicaragua, Brasil, Marruecos, Colombia, República Dominicana, Paraguay, Ucrania, Honduras y Euskadi.

Kafeak jarri zion ginda bazkalondoari, eta ondorengo hitzordurantza abiatu ginen: Gasteiz eta Santa Maria katedralaren bisita.

Gida batek lagundu gintuen aipatu bisitan, 1215ean eraikitzen hasitako katedralari buruzko istorio eta xehetasunak kontatzeko. Gertutik baieztatu ahal izan genuen bere handitasunaz gozatu ahal izateko egin behar izan den lan Itzela.

Ilunabarrean, Gasteizen lagun izan genuen eguzkia oraindik zeruan, etxera itzultzeko prestatu ginen.

Gris eta euritsu hasi zen eguna, oso polita bilakatu zen.

Eskerrik asko egun zoragarri hau partekatu genuen 25 pertsonei. Hor geratuko da gordeta, egun politak gordetzen diren lekuan, bihotzean ♥.

Besarkada erraldoi bat guztioi opari eder honengatik.

PD: GORA BIZITZA!!!!

Juan Ramón Sáez