Donostiako Nukleoaren topaketa Irunen

08/05/2026

Maiatzaren 8ko ostiralean, Irungo El Pilar "Mariaren Lagundia" erlijiosen komunitatean, Lestonnac-eko Santa Juana jaiaren hurbiltasuna ospatu genuen, poz eta familia giroan.

Mariaren Lagundiaren Nukleoaren inguruan gauden guztiok elkartzeko unea izan zen. Eta Irungo komunitate "gaztea" ere bertan txertatu ahal izateko, han bertan egin genuen ospakizuna.

Noizbait aipatu zen bezala: etxea inbaditu genien. Baina ze gustura!!! Han bizi diren 21 lagunei ia beste hainbeste batu gintzaizkien.

Sarrera labur baten ondoren, talde desberdinen aurkezpenen unea iritsi zen, elkar ezagutzeko eta bakoitzak nondik egiten duen ekarpena, lankidetza eta, azken batean, misio bakarrari ematen dion zerbitzua jakiteko.

Bergarako Ikastolako kideak ezin izan ziren etorri ikastolako jaia zutelako, baina bideo batekin presente egon ziren.

Santa Juanaren jaiaren hurbiltasuna zela eta, hausnarketa partekaturako une bat izan genuen; testuekin batera hainbat une musikal izan genituen, eta amaitzeko, Donostiako Orfeoiak abestutako Santa Juanaren himnoa entzun genuen.

Ondoren, jangelan, prestatutako lunch oparoaz gozatzen genuen bitartean, solasean aritu ginen, aurrez aurreko elkarrizketarekin jarraitu ahal izateko.

Topaketak errepikatuko ditugu, talde bakoitzak zer lan egiten duen eta nola koordinatzen dugun azalduz (FISC, OnDoaN, Unibertsitate Egoitza, Sare Laikala, Boluntariotza, komunitate erlijiosoak eta ikastetxeak).

Benetan zoragarria da ikustea nola emakume talde honek —horietako askok 90 urte baino gehiago dituztela— interes handiz hartzen duen partekatzen den guztia.

Topaketa atsegina izan zen. Benetako plazera izan da Santa Juanaren eguneko ospakizun hau modu honetan partekatzea, besteei eskua luzatzeko, zerbitzurako eta konpromisorako dugun misioan elkarrekin bidea egiten jarraitzeko

Eutsi diezaiogun sugarrari…


Isabel Azula eta Maria Eugenia Iparragirre