Eguberri Solidarioa OnDoaN Topagunean

21/11/2023

Kaixo Lagunok!

Aurten, gure GABONETAKO ZUHAITZ SOLIDARIOA FAROLTXO hauek apaintzen dute, baina… DENBORA GUTXIRAKO, espero dugu!

Gure Zuhaitz Solidarioko farotxoa eramaten baduzu, gure Elkartea den OnDoaN Topagunearen Ekimen Interkulturalak garatu ahal izan daitezen ekarpena egiteaz gain, abenduaren 24an "Zure Argia Pizteko" konpromezua hartzen ari zara.

Keinu txiki honekin, hainbat zirkunstantziagatik, Gabon hauetan ARGIA behar dutenak gogoan, gutariko bakoitzaren etxean, argi bat piztuta egon dadin nahi dugu.

Animatu zaitez egun horretan piztutako zure faroltxoaren argazkia guri helaraztera, 653 05 34 39 zenbakira WhatsApp-a bidaliz, bideo muntaia egin ahal izan dezagun; ARGI SOLIDARIOEN KATE erraldoi bat sortzeko gure proposamen sinbolikoa izango da. 

Ez utzi mundua ilunpetan geratzen... PIZTU ZURE ARGIA!!

Eta aurten ere, Bidezko Merkataritzako produktuz osatutako Gabonetako Saski baten zozketan parte hartzeko txartelak salgai jarri ditugu.

Zure ekarpenarekin Etorkinen eta Errefuxiatuen Gizarteratzea eta haiei Harrera egitea sustatzen duten OnDoaN Topagunearen ekimenen garapenean lagunduko diguzu.

ESKERRIK ASKO!!