Eguberri Solidarioa OnDoaN Topagunean
Kaixo lagunok!
Aurten, gure GABONETAKO ZUHAITZ SOLIDARIOA ETXETXO hauek apaintzen dute, baina… DENBORA GUTXIRAKO, espero dugu!
Gure Zuhaitz Solidarioko etxetxo bat eramanez, DANAren ondorioak jasan dituzten hainbati laguntzeko ekarpen ekonomikoa egiteaz gain, abenduaren 24an zure etxetxoa pizteko konpromisoa hartzen ari zara.
Keinu txiki honekin, Gabonetan, gure etxe bakoitzean argi bat piztuta egotea nahi dugu, etxea eta askoz gehiago galdu duten eta inoiz baino gehiago Gabonetako Distira behar duten guztien oroimenez.
Anima zaitez lehenbailehen zure etxetxo piztuaren argazki bat bidaltzera, WhatsApp bidez 653053439 zenbakira, bideo-muntaia txiki bat egin ahal izateko; hori izango da gure modu sinbolikoa GABON HAUETAN ETXE SOLIDARIOEN KATE handi bat sortzeko.
Oharra: Laguntza ekonomiko hori Valentziako Caritasen bitartez helaraziko da.
Gabonetako magia zure etxea eta besteena distirarazten dituzunean gertatzen da.
Eta aurten ere, Bidezko Merkataritzako produktuz osatutako Gabonetako Saski baten zozketan parte hartzeko txartelak salgai jarri ditugu.
Zure ekarpenarekin Etorkinen eta Errefuxiatuen Gizarteratzea eta haiei Harrera egitea sustatzen duten OnDoaN Topagunearen ekimenen garapenean lagunduko diguzu.
ESKERRIK ASKO!!