Ekerrik asko!

24/02/2023

Hainbeste dira gure ibilbidean (otsaila honetan 5 urte betetzen ditugu!) batzen goazen keinu, detaile... opariak, gaurkoan, OnDoaN Topagunea leku geroz eta kutunagoa, gizatiarragooa, hurbilagokoa, abegikorragoa... izan dadin zuen alea jarri eta, mila modutara, hunkitu gaitezen eta ahaleginak merezi duela sentitu dezagun lortzen duzuen guztioi eskerrak emateko baliatu nahi baititugu lerro hauek.

Badakigu, partekatua denean, bidea askoz atsegingarriagoa dela. Egunero gogorarazten diguzue denok dugula zerbait eskaintzeko (eta zerbait asko da!) eta asko jasotzeko elkarrekin ibiliz, nongoak garen, zer adin dugun, zein erlijio praktikatzen dugun, lan egiten dugun ala ez, gizon ala emakume garen... axola gabe. Aniztasun hau da gure Elkartearen ABERASTASUNA eta, guretzat, zuekin (zurekin!) bidea partekatzea, OPARI ITZELA.

MILA ESKER HORRENBESTEGATIK, LAGUNAK!