Emakume Migratuen Topaketa
Larunbat honetan, apirilak 27, Donostian, 35 emakumeren arteko topaketa egin da. Gehienak Latinoamerikako herrialdeetakoak, baita Sira, Ginea Bissau eta Euskadikoak ere, eta Bilboko Ellacuria Fundazioaren "Torre de Babel" eta Donostiako OnDoaN Topaguneko "La Palmera de Débora" taldeko kideak dira. Biak ala biak, espazio seguruak, non emakumeok larunbatero elkartzen garen partekatzeko, familian sentitzeko, indartzeko, gure eskubideak elkarrekin ikasteko, nork bere burua zaintzeko eta gizartean parte hartzeko.
Topaketa hau Emakumeak eta Gazteak Martxan proiektuaren barruan egin da. Helburua elkar ezagutzea, errekonozitzea eta gure eskubideei buruz elkarrekin hausnartzea izan da. Diskriminazio anizkoitzei buruzko prestakuntza eman da, "Gure feminismoak kontatuz" bideoa ikusiz. Horri esker, arrazismo instituzionala eta zapalkuntza-sistema desberdinen elkargunea identifikatu ahal izan ditugu, hala nola generoa, arraza, jatorria, erlijioa, adina, klasea, aniztasun sexuala edo fisikoa, emakumeek kontatutako esperientzietatik abiatuta, bai eta aurre egiteko estrategiak partekatu ere.
Gizartearen zati batek egindako harrera- eta errespetu-esperientziak ere partekatu ditugu. Hala ere, paperik ezak eragindako diskriminazio-esperientziak daude, ezjakintzat eta beheragoko mailakotzat tratatzen direlako, gure gorputzen hipersexualizazioa, lan-esplotazioa.
Erakunde-arrazakeria esperientziak nabarmentzen dira banku-sisteman, non emakumeak izateagatik diskriminatzen diren, baliabide ekonomiko gutxi dituztelako eta atzerritar jatorria dutelako, AIZ edo NAN edo nomina bat ez badute banku-kontu bat izan ahal izateko jartzen zaizkien zailtasunak direla-eta. Atzerritarrei buruzko Legearen ondorioz ezkutuko ekonomian zainketa lanetan diharduten emakumeak, baita prestazio ekonomiko bat eskatzeko banku-kontu bat behar duten eta ematen ez zaien emakumeak ere.
Halaber, gogoeta partekatu da emakume migratuen gorputzen hipersexualizazioari buruz eta emakumeek espazio publikoan, pribatuan edo lanean hainbat motatako sexu-indarkeria jasan duten esperientziei buruz. "Emakume migratzaileak izateagatik gugan eskubidea dutela uste dute".
Bigarren zatian, gure eskubideen defentsan ekiteko gaitasunari buruz hausnartu dugu, aitortzen ez diren eta urratzen direnak eskubide horiek. "Boteretsua izatera ausartzen naizenean, nire indarra nire ikusmenaren zerbitzura erabiltzera, orduan ez da hain garrantzitsua beldur naizen ala ez".
Adibide bat aipatzearren, banketxe bateko langileek jartzen dituzten oztopo diskriminatzaileen aurrean, gure kide bat berriro bertaratu zen, banku-agente batek hitzordua eman eta kontu bat irekitzea lortu zuen arte. Agentzia-gaitasunaren beste adibide bat bizi-proiektu bat, familia-proiektu bat, aurrera ateratzeko migratzea da. Aurre egiteko estrategia gisa ere partekatu dute orri zuri bat ez direla ez ahaztea, eta esperientziaz, jakintzaz eta gaitasunez betetako biografia batekin datozela gogoratzea.
Guztion hitzetan, topaketa honek indartzen jarraitzeko balio izan digu, gauza hauek kontuan hartuz:
"Esperientzien trukeak gertatzen zaiguna ikusarazten eta indartzen laguntzen digu, gure eskubideak defendatzeko beldurra galtzeko" "abusuak jasaten ditugunean, geldituarazi" "ez utzi tratu txarrak eman diezazkiguten" "gure eskubideei buruz gehiago jakitea, gure artean lan eginez, gure taldeak haztea eta ahaldunagoak izatea" "gauzak esateko beldurrik ez izatea eta gure eskubideak baliaraztea" "emakume migratuak maitasuna gara, mundua gara, batasunak beste mundu bat sortzeko indarra ematen du" "elkarri laguntzea, indarrak batuz eta gertatzen zaiguna alde batera uzten ez utziz".
Norma Elena Gadea nikaraguarraren Mis derechos de mujer abestia kantatuz amaitu dugu, sororitate eta elikatzen jarraituko dugun senidetze ederreko giroan. Gure sareak eta emakumeok informatzen, elkarri lotzen eta laguntzen eta parte hartzen dugun espazio seguruen irismena zabaltzen jarraitu behar dugu. Eta, jakina, hitz egin dugu, halaber, zein garrantzitsua den gizarte hau aldaketa batera bideratzea, non emakume eta pertsona migratuenganako begiradak ezberdinak izatearen ondoriozko bazterkeria eta desparekotasuna bultzatzeari utziko dion; eta gizarte abegikorra eta inklusiboa izatera igaro gaitezen, non aniztasuna gu zabalago baten parte izango den, eskubide-berdintasunean.
Sentimenduek zein pentsamenduek hartu duten arratsalde honen leloa errespetua eta berdintasuna izango litzateke.
Nuestro agradecimiento profundo por la cálida acogida que hemos recibido por parte de las campaneras de La Palmera e Débora. Este hermanamiento ha de seguir su curso.
Gure eskerrik sakonena La Palmera de Déborako adiskideengandik jaso dugun harrera beroagatik. Senidetze honek aurrera egin behar du.
Claudia Favela