Emakumea Elizan - Mariola López Villanueva

08/03/2021

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Mariola López Villanueva gure lagun eta kidearekin partekatu dugu bideo hau. Jesusen Bihotzaren Kongregazioko erlijiosa da. Kanaria Handian igarotako urteek Hitza partekatzearen eta, Ebanjelioa abiapuntu, beste batzuekin ibilbide sendatzaileak bilatzearen gustua oparitu zioten. Kazetaritzan eta Teologia biblikoan lizentziatua, Teologia espiritualean doktoretza egin zuen Granadako Teologia Fakultatean, egun irakasle diharduen horretan bertan. Erretiroak laguntzen ditu eta zenbait liburu dauzka argitaratuta.