Emakumeok Martxan - Kronika

07/05/2022

"Emakumeok Martxan. Emakume migratzaileak, Eskubideak dituzten emakumeak" jardunaldiak izan ditugun aste honetan, larunbat arratsaldean (eguzkitsua, Zurriola hondartzaren parean, zarataren erdian...) arratsalde ezberdina egiten zaigu, zerbait oso berezia ari da prestatzen.

Migrazioaren errealitateak datuetan esan nahi duenaren gaurikotasuna eta, horren barruan, emakume migratua gure lurraldean dena, testuinguruan kokatu ondoren, horri guztiari aurpegia jartzera pasatzen gara.

La Palmera de Déborako emakumeak, eder eta apain, lurreko bazter ezberdinetatik etorriak, hemengo eta hango herrialdeetakoak, jarduerak egiten ari diren karpan ezer gertatuko ez balitz bezala, bizia oparitzen digute, beren bizitzak, beren migrazio bideak, esperientzia eta errealitatea jartzen dute euren kontaketen bitartez. Beste kide batzuk ere batzen joan dira eta beren bizipenak kontatzen; batzuk gure arteko ibilbide luzeen jabe, beste batzuk iritsi berriak, oraindik ere non dauden ez dakienen bat ere bai...

Beti bezala, harrera, elkartasun, babes... korronte bat sortzen da. Errepikatzen diren adierazpenak agertzen doaz, bakoitzarentzat bizipen, aurpegi... ezberdinak gordetzen dituztenak; aurpegi batzuk "ez da erraza izan", "ikusezinak gara", "asko jasan behar dugu"... joan dira esaten, baina baita "orain lagunak gara", "badugu non partekatu", "jada guztion artean GU bat azaltzen da, ez gara haiek eta gu" ... bezalako adierazpenak ere bai. Honek iristen ari direnei ate bat zabaltzen die, bakarrik ez daudela jakiteko beharra dutenei.

Kanpoaldean zarata handia dago, propaganda asko, jende ugari... barnean dena da isilagoa, baina barruan partekatutako adorea, ausardia eta indarra askoz errazago itzaltzen den kanpoko zarata hori baino indartsuagoa da. Barruan transmititutako biziak iraun egiten du, baita animatu eta eutsi ere elkarrekin bidea egiten jarraitzeko, zailtasun eta pozen artean, itxaropen eta besarkaden artean.

ESKERRIK ASKO partekatzeagatik eta bihotza ireki eta, errespetuz eta maitasunez, zuetako bakoitza den lur sakratura hurbildu gaitezen uzteagatik. 

Arantza Odriozola