
Eneagrama Tailerra - Kronika
Larunbat honetan, azaroak 22, ENEAGRAMA TAILERRA egiteko asmoz elkartu gara OnDoaNen, ikasketa eta gozamen izan dena.
Parte hartu duen taldea, beti bezala, gogotsu azaldu da aurkeztu zaion proposamenaren aurrean, eta denak egon dira prest jolasteko eta bere burua zein ingurukoak begirunez eta maitasunez begiratzeko.
Goizean, gorputza eta emozioak arakatu ditugu, eneatipoen mundu liluragarrian murgiltzeko, bere itzal eta argi guztiekin.
Gero, arratsaldean, antzerkian barneratu gara, eta bertan, pertsonaiak antzeztu ditugu eguneroko eszenen bitartez eta hala, ispilu baten aurrean bezala, protagonista ezberdinak bezala behatu dugu geure burua (amak, alabak, lagunak…).
Barreak egon dira, ugari, elikatu eta sendatzen duten horietakoak, baita besarkadak eta aurkikuntzak ere, topaketa berri bati atea irekitzen dioten horietakoak.
Jardunaldiaren itxieran, parte-hartzaileek aho batez esan dute hitza "ESKERRIK ASKO" izan da, etxera argitasun eta poztasun handiagoz itzularazi gaituena.
Hortan zeutzan tailerrak, ikasteaz eta gozatzeaz, elikatzeko eta autoezagutzaren bidean aurrera egiten jarraitzeko.
MILA ESKER!
Mónica Zanolli


