FISC Irunen - Kronika

29/05/2022

Maiatzaren 29an, huts egin duten zenbait saiakeren ondoren -aurrena pandemiagatik; gero, eguraldi txarragatik- Irungo Udalak antolatzen duen GGKEen urteroko Azoka ospatu ahal izan da.

Eguraldi zoragarria eta antolakuntza ezinhobea tarteko, giro alai eta lasaian ospatu da.

FISCen postua, Emilio, Joserra, Iñigo eta nik prestatu dugu, salmenta solidarioan erakutsitako artisautza produktu tradizionalez gain, Irungo Udalak -udaleko aurrekontuaren parte batek duen helburu solidarioa erakutsi eta azaltzeko asmoz- diruz babestutako Nicaraguako egitasmo baten argazkiekin ere.

Beste herrialde batzuetako musika eta dantzek, El Pilar Ikastetxeko lagunen bisitak, gure postuarekiko interesa azalduz hurbildu zaizkigun paseatzaileek eta, batez ere, koloretako puxikek erakarrita naturaltasunez etorri haurrek, igande goiz ezberdin eta oso berezia pasarazi digute. 

Elena Etxeberria