Gabonetako Ospakizuna - Kronika

18/12/2021

OnDoAnek, aurreko urteetan bezala, Mariaren Lagundiaren Ikasle Egoitzako Elizara deitu gaitu. Bere atea ireki digu eta zera esanez eman digu ongietorria: etxe honetan dagoenak, berean dagoela senti dezala, hiri honetara iristen denak, bere hiria dela senti dezala eta topaketa honetan parte hartzen duenak bertako kidea dela bizi dezala.

Abenduaren 18an (Migrazioen Nazioarteko Eguna) ospatu den topaketa honek hurbiltasuna, maitasuna, goxotasuna, abegi ona, inklusioa eta aniztasuna helarazten dizkigu. Berri onak iragartzen dizkigu hitz beroen, ahots ozenen eta kantu maitagarrien bitartez. Biolinak eta pianoak dakartzaten melodiok arimaren bazterrik sakoneneraino iristen zaizkigu, Gabonen iritsieraren berri ona senti dezagun.

Espazio honen bitartez, OnDoAnek, bertaratu garen guztioi, harrera ona eta giza beroa sentiarazten dizkigu, eta barrenera begira jartzeko espazio batez gozatzeko aukera eskaintzen digu: Pertsona guztiak garrantzitsuak eta baliotsuak garela dioen berri ona. Berri honek, topaketa honetan parte hartzen dugun guztion eta parte hartzen ez dutenen artean elkartasun berezi bat sentitzera garamatza, Tenplu Sakratu gara.

Seguraski, hemen bildu garen pertsona askok, hitzen, abestien, melodien eta adierazitako desio onen bitartez, beste pertsona, leku, bizipenak edo ariman daramatzagun uneak gogora ekarri ahal izan ditugu. Ez dago hitzik magia existitzen dela esateko, Jaunak bizitzara hurbiltzen gaituela eta bizitzera, gozatzera, aske eta senide sentitzera gonbidatzen gaituela adierazteko.

C. Jung-ek esaten digu barrura begiratzen duena esnatu egiten dela. Eta, ospakizun honen ondoren, Gabonei bidea prestatu diegula esan dezakegu; orain pertsona bakoitzari dagokigu hari harrera egin eta hura bizi eta sentitzeko esna jarraitzea.

Egu Berri On!

Marta Silvano