Gabonetako Ospakizuna - Kronika

18/12/2022

"Vuelve a casa por Navidad", duela urte dezente urte gure etxeetan sartu zen iragarkiaren leloa da eta, data hauetan, lehen aldi hartako indarrez durundatzen du errepika berezi moduan. Izan ere, leku batetik bestera zabiltzanean etxera itzultzea, edo jaio eta hazi zaren lekua ez den batean bizi zarenean, nahikoa galduta zaudenean eta hark berotasuna, barrenak, etxe-aukera eta egokiera dituenean, sendagarri, bizigarri, bihotz-altxagarri, Bizi-memoria, oroitzapen... bihurtzen da, Elkartze bilakatuz.

Horretatik zerbait -edo asko-bizi izan da abenduaren 17ko -larunbata- OnDoaN Topagunearen Eguberrietako ospakizunean, Elkartearen arlo ezberdinetan parte hartzen duten pertsonak elkartzeko eta familian ospatzeko aukera izan baita. Elkar topatzeko eta leku zein une berean, otoitz-, jabaltasun-, isiltasun-, eskertasun eta gozamen-giroan, Norbait, txikitasuna abiapuntu, bihozberago izan gaitezen bidea eta zapore gizatiarragoa duen etxea eraikitzeko modu bat erakustera hurbildu nahi izan zuela ospatzeko.

Horretarako, OnDoaN Topaguneko txoko atsegin batean, 2022an zehar bizi izandako etxe-bizipena berritzen digun barne-ahotsa entzuteari (esperantza, elkartasuna, abegi ona, hospitalitatea...) lekua uzteko espazioa eta unea izatea baino hoberik ba al dago Haragi egiten den Hitzak eusten zuen eta duen barne-ahotsa.

Horretarako, Eguberri garaiko testu eta abestiak tartekatuz, topaketaren minutuak josten joan dira, mezu horrek garai honetako egiazko festa barneratu dezagun lagundu gaitzan ahalbidetuz. Testuak, Hitzaren esparruan, ospakizunerako prestatutako pertsonaia edo zeinu batzuk modu esanguratsuan behatzen lagundu digu: María, eguneroko bizitzan Bizitza proposamen berri bati, harritu dezan, bidea libre uzten dion emakume xumea; jaiotza, Jainkoak gizadian etxe baten bitartez, behetik, sartzeko duen asmoaren adierazle; bakea eta maitasuna, eraldatze tresna diren jarrera bezala; argia, bidean zentzua bilatzeari dei bezala; artzaiak, jaiotzara iristen lehenak izan zirenak, senidetasuna errealitate bihurtzeko, harrera eta hospitalitate errukitsuagoak gauzatzera gonbidatzen gaituzte; Jesús, Jainkoaren estilora osoki gizaki izateko modu berria erakusten eta irakasten digun protagonista handia...; eta bakoitzari barnean ernetu zaizkigun beste pertsonaiak.

Entzute orok eskatzen du erantzun bat eta, horregatik, eskaeren bitartez, ondorengo unean, gutariko bakoitza konprometitzen duen gurariak adierazteko tartea utzi da, baita ematen joan zaizkigun detaile txiki nahiz handiengatik esker ona azaltzeko ere, eta, nola ez, Eguberriaren opari handi horregatik.

Azpimarratu, baita ere, hunkitu gaituen kantu eta musika hori, gure bihotzeko txingar edo errautsak -segun eta nola geunden- suspertu dituena eta, kultura desberdinetako ahotsak jaso dituena. Parte hartu duten pertsona guztien ahotsetik, Xabierrek biolinaren, Joneren pianoaren eta Laiaren gitarra elektrikoaren nota ederretatik, eta María Eugeniaren ahots eder eta sakonetik sortua. Eskerrik asko larunbat arratsalde honetan partekatutako eskuzabaltasun horregatik.

Nola ez gogoratu Najmah eta Hamdiri poz eta hunkiduraz abestutako "Zorionak, zuei" hori, eta, hainbesteko hurbiltasun eta maitasuna adierazten zuen mezuaren aurreko amaren irribarrea eta semearen herabetasuna eskertu. Arratsaldeari errematea jartzeko, Gabonetako saskia zozketatu da, ilusioa, urduritasuna eta jai-giro nabarmena tarteko.

Egiazki, larunbat arratsaldean, belaunaldi, kultura, herri, motibazio... batura horretan, Ezequiel profetak partekatu zuena egia bihurtu da beste behin ere: "Ciertamente, la tarde del sábado, en esa conjunción de generaciones, culturas, naciones, países, motivaciones... se volvía a cumplir, a hacer realidad lo que en su momento el profeta Ezequiel nos compartía: "Nazioen artetik hartuko zaituztet, herrialde guztietatik bildu eta zuen lurraldera ekarriko zaituztet. Ur garbiz bustiko zaituztet..., bihotz berri bat emango dizuet eta zuen artean espiritu berri bat isuriko dut..." (Ez 36, 24-27). Oraingoan, haur txiki batek ahalbidetu zuen, askatxo xume batean... Izan ere, haur honek izen berezia du: Emmanuel.

Arantza Jaka