GABONETAKO ZOZKETA 2021

21/11/2021

Kaixo guztioi!

Aurten ere, egun hauetan, abian jartzen dugu gure Gabonetako zozketa tradizionala, berriro ere arrakasta bat izango denaren ilusio eta nahiarekin.

Urtero, proiektu sozial zehatz batek eta haren jarraikortasuna bermatzeak duen garrantziak mugiarazten gaitu gure ahalegin betea jartzera zozketako txartel bakoitzaren salmentan.

Pertsona askoren eskuzabaltasunari esker, gure Elkarteak duela urtebete mustu zuen EMAKUMEENTZAKO HARRERA-ETXEBIZITZA bezalako egitasmoak sostengatu ahal izan dira, eta luzaroan hala izaten jarrai dezan nahi / behar dugu; ondorioz, aurten ere, ekarpen guztiak egitasmo honen mesedetan jarriko dira.

Oraintxe bertan egin dezakezu zurea, txartelak erosiz edo salduz. Gurekin harremanetan jar zaitezke eta zure eskaera egin.

Bidezko Merkataritzako produktuekin osatutako (110 euroko balioa duen) Gabonetako Otarraren zozketa, abenduaren 18an egingo da, eguerdiko 12:00etan, Mariaren Lagundiko Ikasle-Egoitzako elizan (Lizarra, 2. Donostia) egingo den Gabonen ospakizuna baliatuz. Denok zaudete gonbidatuta.

Anima zaitez kolaboratzera eta... Eska itzazu zure txartelak!!