GABONETAKO ZOZKETA

19/12/2020

Bidezko Merkataritzako produktuz betetako Gabonetako gure otarraren zozketa izan da gaur. Zenbaki saritua 0065 izan da, eta Hondarribiara joan da. Mila esker, Agustina, zure parte-hartzeagatik, eta zorionak; goza ezazu!

Aukera hau baliatu nahi dugu, horren zaila izan den urte honetan bereziki, txartelak erosiz emakumeentzako harrera etxebizitza proiektua babestera animatu zareten pertsona guztiei eskerrak emateko, baita salmentan buru belarri jardun diren bolondresei ere, jakina, beraien laguntza gabe hau ezin izango baikenuen aurrera eraman. Mila esker guztioi!!