
GGKEen azoka Irunen - Kronika


Gaur, urriaren 28an, Irungo Udalak antolatutako GGKEen azokan izan gara. Urtez urte, hiriko bihotzean elkartasuneko hainbat erakunde biltzen dituen topaketa da.
Eguraldi bikainarekin eta antolakuntza onarekin, gure postua aurkeztu ahal izan dugu: artisautza produktuak eta argazki-erakusketa bat, Udalak lagundutako azken proiektuari buruzkoa. Proiektu horren helburua Kasando Institutuan (Kongoko Errepublika Demokratikoa) hezkuntza osoaren indartzea da: ikasleei, irakasleei eta familiei informatika eta laborategiko ekipamenduak eta trebakuntza eskaintzea.
Eskerrik asko Pilar Ikastetxeko zuzendaritza-taldeko Emilio eta Joserrari, uda honetan Tanzanian Salongo programan parte hartu duen Zuriñe irakasleari, eta gurekin egon ziren beste bi irakasleei ere, euren laguntzagatik eta gertutasunagatik.
Isabel Azula
