GGKEen azoka Irunen

18/10/2026

Beste urte batez, FISC EHko gure lagunak Irungo Udalak urtero antolatzen duen GGKEen Azokan parte hartu dute.

Eguraldi bikainak, antolakuntza onak, musikak, dantzek eta giro ederrak lagunduta, beren lana ezagutzera emateko aukera izan dute. Postuan eskulan-produktuak eta Irungo Udalaren laguntzarekin gauzatutako Kongoko Errepublika Demokratikoko proiektuari buruzko argazki-erakusketa aurkeztu dituzte.

PRIIEKTUAREN IZENBURUA: Kalemien (Tanganika, Kongoko Errepublika Demokratikoa): gatazka armatuaren ondorioz lekualdatutako emakumeen eta familien osasun-arreta hobetzea, osasun-azpiegiturak birgaituz, ekipamendua hornituz, prebentzio-prestakuntza eskainiz eta laguntza emanez.

HELBURU OROKORRA (HO): Gatazka armatuaren ondorioz lekualdatutako eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden indarkeria eta abusuen biktima diren emakumeen eta haien senideen osasun-arreta hobetzea, Tanganikako Kalemie hirian.

HELBURU ESPEZIFIKOA (HE): Kalemieko (Tanganika, Kongoko Errepublika Demokratikoa) Centre d'Écoute la Espérance (CSEEC) zentroko osasun-azpiegiturak birgaitzea, ekipamendua hornitzea eta lekualdatutako emakumeen eta familien prebentzio medikoari eta psikologikoari buruzko ezagutzak indartzea.