Hitzaldia: "Artesanas de Esperanza / Santa Juana egunaren ospakizuna - Kronika
Topaketa-emakumeak gara, eta topaketa orok uzten digu arrastoa. Horrelakoa izan da hau.
Santa Juana de Lestonnacek fedea eta bizitza partekatuko ditugun elkarretaratze batera deitu gaitu.
Jesusekin elkartzean, bizi-emaile bezala ezagutzen dugu, sendatzaile, adiskidetzaile… bezala, eta gaur, Mariola Lópezen eskutik (Jesusen Bihotz Sakratuaren erlijiosoa) emakume askorengana hurbildu gara, zeinak, Jesusi lagunduz, berarekin bizitza partekatu duten eta Jesusek ere beraiengandik jasotakoa deskubritzen lagundu digu.
Maria eta Isabelen, odoljarioduna eta sinofeniziarraren, Maria Betaniakoa eta Maria Magdalakoaren… kontakizunen bitartez, itxaropen sareak ehuntzera gonbidatuta, Jesusen laguntzaile bezala egiten dugun geure ibilbidean murgilduz joan gara.
Bizitzako bidea beste batzuekin egitera gongidatuta gaude, konpainian bultzatzen eta eusten duen eskua eman eta jaso ahal izango dugulako. Itxaropenaren artisaua izatera gonbidatuta gaude mundu bedeinkatu bezain hautsi honetan.
Mariolak egoki gogorarazi zigunez, Santa Juana beti izan zen emakume bat, Jesusen antzera bizitzeko gogo bizi horretan, bere burua berrasmatu zuena eta beste batzuentzat bizitzeko bideak bilatu zituena.
"Ez utzi zure bihotzean piztu dudan garra itzaltzen" (Santa Juana) bere gonbidapena da, eta horrela ospatzen dugu. Otoitz eta elkartze une bat partekatu dugu, eta, beste persona askorekin batera, itxaropen-ehuleak diren Santa Juanaren bizitzagatik eta Mariaren Lagundiaren historiagatik eskerrak emateko une bat.
Hitza, musika, poesía… gure barneko munduan murgiltzen, partekatzen, ospatzen eta bizitza/Bizitza ekertzen… laguntzen duten bideak.
Mila esker Mariola eta Mila esker Mariaren Lagundiari.
Horrelako topaketa une bat partekatzeak hainbat pertsonekin batera bidea egiten laguntzen digu, itxaropenaren sugarra piztuta, Santa Juana bezala.
Ana Zubiri