Hitzaldia: Azalaren Zaintza eta Fotobabesa - Kronika

06/05/2023

Berriz ere, La Palmeraren taldean bildu gara, Gadea Braceras dermatologoaren eskutik LARRUAZALAREN ZAINTZAri buruzko hitzaldi irakasgarri eta oso aberasgarri bat dela eta. Hizkera argi bezain errazean, oinarrizko gomendio batzuk eman dizkigu, azala osasuntsu eta fresko mantendu eta, batez ere, eguzkitik babestuta izan nahi badugu kontuan hartu beharko genituzkeenak.

3 aholku garrantzitsu:

1. Aurpegia xaboi leunarekin eta urarekin garbitu.

2. Osagai aktibo bat (c bitamina) aplikatu.

3. EGUZKI-BABESGARRI nahikoa jarri. Hau azpimarratzen dut, denbora askorik ez badugu hori baita erabili behar dugun gauzarik garrantzitsuena. 30 edo 50 faktorekoa eta UVA duen babesgarria erabili, eguzkia ordu goiztiarretan hartu, arropa egokia erabili eta oso ondo hidratatu.

Oso arratsalde atsegina izan da. Eskerrak ematen dizkiet bertaratu diren guztiei, etortzeagatik, eta doktoreari bere denboragatik. Ez ezazue ahaztu geure burua maitatu eta zaindu behar dugula, besteak ere zaindu ahal izateko.

Consuelo Velasco