Hitzaldia; "Cuidando sin descuidarnos" - Kronika

16/03/2024


Kaixo adiskideak! 

Martxoaren 16an, "CUIDANDO SIN DESCUIDARNOS" izenburu ezin iradokitzaileagoa duen hitzaldiarekin atsegin eman digu gure María Eugenia Iparragirre maiteak. Zeinen gai interesgarria emakume guztiontzat, kulturalki GU izan baikara, gu gara, seme-alaben, adineko pertsonen, bikotekidearen… zaintzaz ardura garenak, eta galdera da: Nork zaintzen gaitu gu? Kontziente al gara geure burua zaintzearen beharraz? 

Egungo bizi-erritmoa frenetikoa eta oso exijentea da emakumearentzat (lana, familia, bikotea, kirola, informazioa, sare sozialak, genero-rolak, edertasun-kanonak, moda…), denera iritsi gaitezkeela uste dugu, eta denengana, eta geure buruaz ahanzten, ez gara zaintzen, ez dugu gure barne ahotsa entzuten, egiazkoak ez diren eta gure ongizatearekin bateragarriak ez diren espektatiben aurrean amore ematen dugu, eta horrek ondorio kaltegarriak ditu gure osasun fisiko zein psikologikoan (estresa, antsietatea, frustrazioa, gaixotasunak…), bizitzako arlo guztietan eragina dutenak. Gehiago ezin dugulako, edo gaixotu egin garelako, gelditzea erabakitzen dugunean, gainera errudun sentitzen gara.

Esperientziak partekatu ondoren, ONDORIO hauetara iritsi gara:

- Ez gara "super women"-ak, ezta izan nahi ere: Espektatiba egingarriak planteatzen ditugu. Uko egiten eta aukeratzen ikasi: niretzat hoberena delako hautatzen dut.

-  Kulparen kudeaketa: Errudun sentitzen gara, ez gara perfektuak. Ondo egiten dudana onartu.

- Barne-ahotsarekin zainketa: Gauzak esatearen moduak duen eragina. Nire buruan dagoen hoberena ateratzeko baliagarria izan dadila.

- Baliabideak edo "bitamina-pertsonak" izatea: Emakumeoi hitz egitea, entzutea, elkar besarkatzea, emozioak partekatzea… gustatzen zaigu, gure burua zaintzeko lagungarriak direnak.

- Sentitzen diren gauzei hitzak jartzea eta, beharrezkoa bada, laguntza eskatzea.

- Oreka pertsonala bilatu, familiarra nahiz profesionala, autoestimua eta gure buruaren balioztatze egokia mantenduz.

- Erabakiak hartzen ikasi behar dugu, gertatzen zaiguna ulertuz, erruduntasunik gabe, patxadaz.

- Ez utzi besteek epaitu gaitzaten.

- Kontua izan sare sozialekin: etengabe konparatzen egotera gonbidatzen gaituzte.

Azken finean, zaintzaile handiak izaten jarraitu behar dugu, BAINA GURE BURUAZ ZAINTZEN JAKINEZ. Zainduz eta ondo egonez, gure emakume ahalduntzea eta osasuna indartu ez ezik, hobeto konektatuko dugu gure inguruarekin eta gizartearen garapenean gure ekarpena egiten dugu, justuagoa eta berdintasunezkoagoa izan dadin lagunduz, failia zoriontsuak eta sozialki aktiboagoak lortuz.

Eskerrik asko, Maria Eugenia, lanagatik eta LA PALMERAra eztabaida ekartzeagatik, are gehiago horren gurea den gai baten inguruan izanik.

Agur bero bat,

Inma Gamazo