Hitzaldia: Inor atzean utzi gabe solidaritatea eraikitzea... sustengarria izango al da? - Kronika

22/11/2021

Solidaritatea ulertzeko modu ugari egon daitezke, bakoitzaren iritziaren arabera. Hala ere, gaurko hitzaldian denok etorri gara bat honetan: solidaritatea eraiki daitekeen zerbait da, eta horretarako ezinbestekoa da "atzean inor ere ez geratzea".

Lucila Bergareche Madrildik etorri da lanean diharduen erakundeari buruzko ikuspegia ematera, eta gure eguneroko ekintzek giza-ingurunean zein ingurumenean duten eraginaz kontzientzia har dezagun.

Black Friday gerturatzen ari da, eta, haren eskutik, erosketa konpultsiboak. Lucilak azaldu ditu zein diren neurriz gaineko kontsumo honen ondorioak, eta egiaz beharrezkoak diren gauzen erosketak ote diren hausnararazi digu. Kontzientziak berebiziko garrantzia du gastu konpultsibo horren gutxitzean.

Gure errutinetan egiten ditugun aldaketa txikiek ere zuzenki eragin dezakete planetaren zaintzari lotutako arlo zenbaitetan. Dutxa laburrak egitea, ontziak berrerabiltzea, slow fashion kontsumitzea, birziklatzea edo km 0 erostea.

Horrek guztiak soluzio amankomun batera garamatza: atzean inor ez uztera. Horretarako, bakoitzak jartzen duen hondar-aletxoa gakoa izango da gizarte kontziente, arduratsu eta batu bati bultzada emateko.

María Anitua