I Bideo-Lehiaketaren sari banaketa

30/06/2022

21-22 ikasturtea ekitaldi labur baina kutun batekin isten dugu: gure Elkarteko lehen Bideo-Lehiaketako sari banaketa.

Oihana, "Ireki Leihoa" egitasmoaren dinamizatzaileak, Cabárcenoko Natur Parkera ekainaren 12an egin genuen irteera baliatuz bideo-lehiaketa bat egiteko proposamen bikaina egin zuen. Erronka: animalia baten/batzuen unerik onena lortzea eta editatzea.

Epaileak -Oihana bera- ez du erraza izan eta, hasiera baten haur zein heldu mailetan sari bana banatzea aurreikusita bazegoen ere, azken honetan bigarren sari bat gehitu behar izan dugu.

Helduen mailan, Farida izan da garailea unerik berezienen muntaiari esker. Bigarren saia Jazminek eraman du bideoa muntatzeko izan duen originaltasunagatik. Eta, haur kategorian, Hamdi izan da zalantzarik gabeko irabazlea ustekabeko sekuentzia-planoagatik.

Zorionak irabazle guztioi!

Uda zoriontsua opa dizuegu eta irailerarte agurtzen, noiz topaketa gehiagoren gogoz itzuliko garen. Besarkada bat eta laster arte!